43. Jesusen bihotzaren irudia

Neobarrokoa. Estatuaria barrokoaren forma eta adierazpenera itzulera adierazten duen monumentua. Ikuslearen parte-hartzera bideratutako eszena dinamikoa sortu da.

Jesusen Bihotz Sakratuaren irudia gure hirian XX. mendearen lehen hamarkadan indarra hartzen du. 1902an Jesusen Bihotz Sakratuaren eliza eraikitzen hasi zen Garibai kalean, Juan Bautista Lázaro arkitektoaren eskutik. 1904an bukatu zen, Daniel Zuloagak atariko tinpanoa apaindu zuenean. Bertan, zeramika pieza irregularrak erabili ziren, tonu leunekoak, Bihotz Sakratuaren bustoa aingeruz inguratuta irudikatuz. Eraikuntza hau altxatzen zen bitartean, 1903an, Teresa Dupouyren amak —1930ean Jesusen eta Mariaren Bihotzeko Misiolarien kongregazioaren etorkizuneko sortzailea— Mirakontxako Gainean lurrak utzi zituen, debozioko ahizpek ikastetxe handi bat eraiki zezaten.

1913an, Mariano Benlliure eskultoreak Bihotz Sakratuaren irudia egin zuen, ordutik aurrera Donostiako Gros auzoko San Ignazio eliza neogotikoko zeremonia erlijiosoetan nagusi izango zena. Era berean, 1916ko apirilaren 25ean, La Constancia egunkariko irakurleek aldaketa bat ikusi zuten egunkariaren goiburuan, Pazko Igandean, egun horretatik aurrera irudi sakratuaren bustoaren inpresio bat agertu baitzen.

Ikusten dugun monumentuaren ezaugarri berdinak ditu San Vicente 291-293 monumentuak, 1931koa. Orientazio klasikoaren barruan dago San Martin 321-323 lana, 1925ekoa.

Bihotz Sakratuaren irudia ere erabili zen kaperetako beirateetarako apaingarri gisa. Polloen hainbat adibide aurkitzen ditugu, hala nola San Ignazio 109-113 (1906koa), San Prudentzio 140-144 (1905ekoa) edo San Vicente 122-123 kaperakoa (1910ekoa), besteak beste. Bi adibide: Donostia 156-158 eta 255-257, 1908 eta 1914koak hurrenez hurren, non Bihotz Sakratuaren bustoa aukeratu den hileta-monumentuaren buru izateko. Eta badago beste modalitate artistiko bat ere, teselak erabiltzea irudia osatzeko. Donostia 157-167 kaperan (1902koa) irudi maiestatsua agertzen zaigu mandorla batean, material honekin landuta.

Bere jaia urtero aldatzen da, beti Mendekoste ondorengo bigarren igandearen hurrengo ostiralean izanik. Bederatziurrenak errepikatzen ziren Santa Maria, San Ignazio, San Vicente, San Pedro del Muelle, Artzain Onaren eta, nola ez, Garibai kaleko Bihotz Sakratuaren elizetan. Balkoiak irudi jainkotiarra irudikatzen zuten tapizekin estaltzen ziren eta Artzain Onetik prozesioan ateratzen zen bere irudia.

Erlijio-gogo horren barruan ulertzen da herri-harpidetzaz Federico Coullaut-Valera eskultoreak egindako lana, 1945etik Urgull mendian altxatzen den estatua monumentala.

"Igandean, hilaren 30ean, ekaineko azken igandean, indulgentzia plenario asko irabaz daitezke, egiten diren bisita adina. Horretarako, hilabeteko hamabost sermoi edo hitzaldi eta otoitz piadosoetara joan behar izan da, eta sei pater, ave eta gloria errezatu behar dira,

horietako bat Aita Santuaren intentzioetara. Santisimoari begira egoteko konpromisoa hartu zuten pertsonak bereziki gonbidatuta daude egun honetan Bihotz Sakratuari laguntzera." El Pueblo Vasco, 1935eko ekainaren 28a.

Beste bisita gune batzuk