Lege-oharra
1. Webgunearen titulartasuna
Webgune honen titulartasuna:
-
Titularra: Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
-
IFZ: P2007400A
-
Posta-helbidea: Ijentea, 1, 20003 Donostia / San Sebastián
-
Telefonoa: 010
-
Domeinua: https://www.donostia.eus
2. Erabilera baldintzak eta terminoak
Webgune honetan eta haren edozein orrialdetan sartzeak berekin dakar ondoren adierazten diren legezko terminoak, baldintzak eta ohartarazpenak ezagutzea eta onartzea:
Donostiako Udalak webgune hau Donostiako herritarren eta Interneteko erabiltzaile guztien eskura jartzen du, informazio instituzionala eta udal zerbitzuak eskaintzeko, eta hiria nahiz bere jarduna ezagutarazteko.
-
Webgune honen bidez emandako administrazio-informazioak ez du ordezten aldizkarietako edo egunkari ofizialetako argitalpen ofiziala, hura baita edukiaren fede ematen duen baliozko tresna.
-
Donostiako Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrenek emandako informazioaren edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen gaineko erantzukizunik, ezta kanpoko esteka edo sistemen bidez eskuratzen den informazioaren gaineko erantzukizunik ere.
-
Erabiltzaileek emandako datuak kasu bakoitzean adierazitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, Donostuako Udalaren pribatutasun-politikaren arabera. Politika horretan, datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko, transferitzeko eta haien aurka egiteko eskubideak zehazten dira.
-
Donostiako Udalak beretzat gordetzen du webgune honetan eskuragarri dauden edukiak, informazioak, zerbitzuak edo aplikazioak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko, zabaltzeko edo eguneratzeko eskubidea.
-
Donostiako Udalak ahalegina egiten du webguneak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, horretarako arrazoizko bitarteko guztiak erabilita, baina ez du bere gain hartzen bertan egon litekeen disfuntzio edo anomaliarik. Ildo beretik, udal honek ez du erantzukizunik izango webgunean sartzearen ondoriozko balizko kalteen gainean, eta ez du bermatzen webgunea erabiltzailearen sistemei eragin diezaiekeen akatsik, etenik edo birusik gabe egongo denik.
-
Webgune hau erabiltzeak esan nahi du berariaz onartzen direla erabilera-termino eta -baldintza horiek. Komeni da orrialde hau aldian behin kontsultatzea, baldintzetan gerta litezkeen aldaketak ezagutzeko. Aldaketa horiek argitaratzen diren unetik aurrera izango dute eragina.
-
Edozein argibide, informazio, iradokizun, kexa eta abarretarako, webgune honetako Herritarren Postontzia erabili dezakezue, edo UDALINFOra jo, hau da, herritarrei arreta emateko udal-zerbitzura.
3. Jabetza intelektuala
Webgune honetako eduki guztiak, testuak, irudiak, logotipoak, diseinu grafikoak, kodeak eta gainerako elementuak Donostiako Udalarenak dira, titularra beste bat dela berariaz adierazi ezean, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legeriak babestuta daude.
Webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi edukien gaineko eskubideak transmititzen edo ematen direnik. Debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea, berrerabiltzea edo ustiatzeko beste edozein modu, udalaren berariazko baimenik gabe.
Udalaren dokumentuak eta informazioa berrerabili ahal izango dira, baldin eta edukia osorik mantentzen bada, iturria aipatzen bada eta legez kontrako xedeetarako erabiltzen ez bada (Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea). Baimen honek ez du barne hartzen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideek babestutako hirugarrenen edukirik.
Erabiltzaileek beren borondatez webgunearen bidez bidaltzen duten informazio oro (iradokizunak, ideiak, grafikoak, etab.) Udalari lagata dagoela ulertuko da, eta hark helburu instituzionalekin erabili ahal izango du, mugarik eta konpentsazio-betebeharrik gabe, betiere datuen babesari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeak errespetatzen badira.
4. Tratamenduaren arduraduna
Webgune honen bidez bildutako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna honako hau da:
Donostiako Udala, IFZ: P2007400A; helbidea: Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa).
Era berean, jakinarazten dizugu Donostiako Udalak Datuak Babesteko Ordezkari bat duela, eta harekin harremanetan jarri ahal izango zarela honako helbide honen bidez: dbo@donostia.eus, edo Datuak Babesteko Ordezkariari zuzendutako idazki baten bidez.
5. Datu babesari buruzko politika
Datuak babesteko politika honen xedea da, Donostiako Udalaren Jarduketan datu pertsonalak tratatzeko printzipioak, jarraibideak eta erantzukizunak ezartzea.
6. Segurtasun Eskema Nazionala (SEN)
Donostiako Udalak informazioaren eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzen du, maiatzaren 3ko 311/2022 Errege Dekretuak araututako Segurtasun Eskema Nazionalaren (SEN) eta eranskin aplikagarrien arabera (II. Eranskina).
Segurtasunaren koordinazioa Informazioaren Segurtasunerako Batzordeari dagokio. Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako eta Gardentasunaren Atarian argitaratutako segurtasun-politika behar bezala aplikatzen dela gainbegiratzeaz arduratzen da batzorde hori.
Udalak neurriak eta lotutako dokumentazioa eguneratu ahal izango ditu, indarrean dagoen araudira, bilakaera teknologikora eta informazio-sistemen arriskuetara egokitzeko.
7. Legedi aplikagarria eta jurisdikzioa
Donostiako Udalaren eta erabiltzaileen arteko harremanak indarrean dagoen araudiaren arabera arautuko dira. Araudiak alderdiei forua hautatzeko aukera ematen dienean, Udala eta erabiltzailea, beste edozein foruri berariaz uko eginez, Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira.
Datuen babesaren arloan aplikatu beharreko araudia:
-
2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena (DBEO)
-
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa
-
7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, Arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatzen diren datu pertsonalak babesteari buruzkoa.