URREZKO DANBORRAREN AUKERAKETAN HERRITARREN PARTAIDETZA





Donostiako Udalak ematen duen Urrezko Danborrak pertsona fisiko edo juridikoak saritzea du helburutzat, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako.

KRONOGRAMA ETA PROZESUAREN PAUSOAK

Urtero, udazkenean, Urrezko Danborra aukeratzeko prozesuaren lehen fasean, proposamenak egiteko epea zabaltzen da. Proposamenak udaleko web orrian aktibatzen den formulario baten bidez aurkeztu beharko dira: behar duten pertsonek laguntza jasoko dute Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuaren bulegoetan, proposamena online plataformaren bidez egin ahal izateko. Proposamen bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.

Proposamenak egiteko aukera dute:
  • Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.
  • Donostiako Udalaren Herri Entitateen Erregistroan jasota dauden elkarteek.
  • Udalbatzako alderdi politikoek eta egoitza Donostian duten enpresek.


Epea amaitu ondoren, Udaleko Idazkaritza Nagusiak eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte eta txosten bat egingo dute, Udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dena.

Bozeramaileen Batzordeak gehienez 3 hautagaitza aukeratuko ditu, eta Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango du: hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.

Aldiz, Udaleko Bozeramaileen Batzordean gehiengo hori lortuko ez balitz, Urrezko Danborra erabakitzeko prozesua herritarrei irekiko litzaieke bozketa bidez, eta hirian erroldatutako 16 urtetik gorako donostiarrek parte hartu ahal izango lukete. Boto bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko. Bozketa amaitu eta prozesua egiaztatu ondoren, Udalak Urrezko Danborra irabazi duen hautagaiaren izena argitaratuko luke.



URREZKO DANBORRA JASO DUTEN PERTSONA ETA ERAKUNDEEN HISTORIKOA