Isuri Gutxiko Eremura (IGE) Sarbidea
Adierazpena bi modutara aurkez daiteke:
- - Online: web inprimakia betez. Horretarako identifikazio elektronikoa behar da.
- - Aurrez aurre: eskaera-orria herritarren arretarako Udalinfoko bulegoetan aurkeztuz.
Salbuespena atzerriko matrikulentzat
Hurrengo baimen motetan atzerriko matrikulak sartzeko aukera dago:
- Garajeen edo udal emakiden titularrak beren titulartasuneko ibilgailuentzat
- IGEn erroldatutako 80 urtetik gorako pertsonak, lekualdatzeko
- Jardueraren gaitasunen / mugen ebaluazioan (BLA) gutxienez 3. baremoa dutenak, lekualdatzeko
Kasu espezifiko hauetan, Udalinfoko bulegoetara joan behar da izapidea presentzialki betetzeko (ezin da web formularioa bidez tramitatu). Ez da bestelako dokumentaziorik aurkeztu behar.
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskaera
- Ordezkatzeko baimena, hala badagokio
Interesdunak erantzukizunpeko adierazpena aurkezterakoan ez du bestelako dokumentaziorik atxiki behar.
Salbuespena
Aldi baterako mugikortasun murrizketa dutenek urte beraren barruan bigarren edo hurrengo baimen eskaerak egitean, eskariarekin batera hurrengo dokumentazioa aurkeztu behar dute:
- Aldi baterako mugikortasun murrizketa justifikatzen duten agiriak.
Behin dagokion eskaria tramitatuta, Udalak dokumentazio gehigarria eska diezaioke interesdunari honek eskatutako baimen motaren arabera. Horren inguruko informazio gehiago Dokumentuak ataleko 'Informazioa-Dokumentazioa' orrian aurki daiteke. Kasu horietan, ebatzi eta interesdunari jakinaraziko zaio.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Ez dagokio
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Erantzukizun adierazpenean emandako datuek azpian adierazitako araudia betetzen badute, IGEra sarbidea baimendutzat joko da eta ez da bidaliko horri buruzko ebazpenik.Informazio falta dela ikusten bada edo informazioak ez baditu betekizun minimoak betetzen, Mugikortasuneko Zuzendaritza interesdunarekin harremanetan jarriko da beharrezkoa zuzentzeko.
Prozeduraren urratsak
2. Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
3. Ebazpena eta ebazpen hori interesdunari jakinaraztea, hala badagokio
Izapideen arduraduna
Araudia
7/2021 Legea, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa
Donostian airearen kalitatea hobetzeko, klima aldaketa arintzeko eta isuri
gutxiko eremuak arautzeko Udal Ordenantza
1052/2022 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, isuri gutxiko eremuak erregulatzen
dituena
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, trafikoari, ibilgailu
motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko legearen testu bategina
onartzen duena
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.