Alkatea

Donostiarron Donostia

Donostiako Alde Zaharrean jaio nintzen 1989an, eta hainbat urteko prestakuntzaren eta hiriarekin zinegotzi gisa izandako konpromisoaren ondoren, 2025eko urrian hartu nuen alkatetza EAJ-PNVren eskutik, eta ilusioz eta konpromisoz hartu nuen ardura hori.

Donostiako alkate gisa dudan helburua argia da: hiria barrurantz eraldatzea, pertsonak helburu. Donostia donostiarrontzat.

Horretarako, nire lana funtsezko lau konpromisotan zentratuta dago: etxebizitza gehiago, segurtasun gehiago, kalitatezko enplegu gehiago eta eguneroko bizitza hobetzea.

Donostia zaindu, babestu, hobetu eta hazi nahi dudan pertsonen komunitatea da. Alde Zaharretik, jaio nintzen auzotik, eta Altzatik, gaur egun bizi naizen auzotik, hiri hau bizi eta gozatu dudana da.

Hori lortzeko, nire lan-metodoa eta Udal Gobernua osatzen dugun talde osoarena "5 K" da:

Komunitatea (Donostiako komunitatearen zerbitzura dagoen taldea)

Konpromisoa (pertsonekin eta hiriarekin)

Kultura (garena eta hazten laguntzen gaituena)

Kirola (gorputza eta burua zaintzen dituena)

0 kilometroa (Donostia donostiarrontzat)

Donostia, gure gobernu-taldearen proiektua. Aurrera egin nahi duen belaunaldi baten proiektua irudikatzen dugu, bere beharrekin, nahiekin, sendotasunarekin eta sortzeko gaitasunarekin.

Gure belaunaldiaren esperientzia eta indarra ditugu, konfiantza eta ilusioa, barrurantz aldaketa horren alde lan egiteko, donostiar guztientzat hobea izango den Donostia batera.

Agenda

Ez dago jarduerarik programatuta.

Harremanetarako datuak

Intereseko estekak

Azken albisteak

Jon Insausti alkatea Europa Forum
Jon Insaustik elkarrizketa kolektiboa aktibatu du datorren hamarkadako Donostia eraikitzeko

Alkateak donostiarrak gonbidatu ditu ideia eta ahots berriak biltzera hiri oparo eta zoriontsua lortzeko helburuarekin

Herritarren segurtasuna eta larrialdiak
Alkalteak lantalde bat osatu du Jolastokietako pabiloietan jarduera bateratua koordinatzeko

Jon Insaustik ingurunearen garbiketa bizkortzeko agindu du eta segurtasuna indartzeko baliabide gehiago iragarri ditu "aurrez aurre begiratu behar zaion arazoaren aurrean"