Urriak 22: udal aurrekontuaren aurkezpena
Bilera irekia herritarrentzako
2027ko udal aurrekontuaren proiektua hiritarrei aurkezteko bilera irekia:
Datorren ostegunean, urriaren 22an, 2027ko udal aurrekontuaren proiektua aurkeztuko zaie herritarrei egingo den bilera irekian. Ogasun eta Finantzetako Zinegotzia bertan izango da, baita gainerako alderdi politikoetako ordezkariak ere.
Bilera irekia
• Urriak 22, osteguna
• 18:00etan
• Udaletxeko Urumea aretoan (sarrera Ijenteatik)
Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.
2026/10/20 argitaratua