Urriko Donostiatruk azoka larunbat honetan egingo da

Urriaren 24an, 10etatik 14etara, Tabakaleran

2026/10/20 argitaratua


Datorren larunbatean, urriaren 24an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko tailerrak, eta sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. Azken Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker 2 tona CO2 ez ziren isuri. 

Merkatuaren kartela