Online ordainketa

Pantaila bidez eskatzen diren datuak sartu beharko dituzu, eta sistemak Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidera "Mipago"-ra birbideratuko zaitu. Bertan, ordainketa honako bide hauetatik egin ahal izango duzu:

- Txartela
- Banca online
- Bizum
- Mi wallet

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Izan eskura ordaindu nahi duzun ordainagiria, identifikazio zenbakia sartzeko. Ordainagiriak adierazitako epean egin behar da. Sistemak ez du uzten epez kanpoko ordainketarik egiten.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 6 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

1. Identifikazio datuak sartzea
2. Ordainketa egitea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Bestelako informazioa

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi