Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren laguntza izango du aurtengo edizioak ere.
Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.
Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du gazteek beren antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak diren agertoki apropos eta egokietan.
Antzerki Topaketak gazteak motibatu nahi ditu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.
Aurten 36. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian.
Bestalde, Antzerki Topaketaren hedapena zabaltzeko asmoz, eta baita hiriko eragileen arteko sinergiak sustatzeko ere, honako ekintza hauek bultzatu dira:
+ Topaketaren irudi grafikoa: diseinuan Usandizaga Ikastetxeko Publizitate Grafikoaren Goi Mailako Zikloa ikasten ari diren ikasleek parte hartu dute. Aurkeztu dituzten proposamen guztien artean, Arantxa Garin-en lana aukeratu da.
+ Merchandising: ahalegin berezia egin da komunikazio-pieza aleak gehiago izan daitezen aurten (programaren eskuorria, kartel orokorrak, antzezlan bakoitzaren kartela, oihalezko poltsak...), baita euskarri grafiko digitalak egiteko ere (bannerrak, instagramerako story-ak eta reel-ak...).
+ Amaiera ekitaldia ekainaren 14an, eguerdiko 12.00etan, Victoria Eugenia Club Aretoan: Antzerki Topaketen ekarpena zabaltzeko asmoz eta partaideak elkar ezagutzeko helburuarekin, amaiera ekitaldian sariak banatuko dira festa giroan.
Antzerki Topaketan parte hartzeko deialdia eta gonbidapena hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu zitzaien otsailean. Guztira 19 taldek hartuko dute parte, Donostiarrak gehienak, baina badira kanpokoak ere (Errenteria, Oiartzun, Arrasate, Bilbo…). 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera.
Junior: 14-18 urte bitarteko parte-hartzaileak: 12 talde.
Senior: 18-30 urte bitarteko parte-hartzaileak: 7 talde.
Hizkuntzari dagokionez, 3 modalitatetan banatuko dira lanak:
Euskaraz: 12 antzezlan.
Gaztelaniaz: 4 antzezlan.
Elebitan: 3 antzezlan.
19 antzezlanak 6agertokitan taularatuko dira. Donostia Kulturaren lankidetzari esker:
Antzoki Zaharra
Victoria Eugenia Club Aretoa
Gazteszena (Egia Kultur Etxea)
Intxaurrondo Kultur Etxea
Lugaritz Kultur Etxea
Seigarren agertokia, Kontadores Gazte Zentroa izango da, gure hirian gazteen kultur sormenerako eta sustapenerako erreferentzia den tokietako bat.
Antzerki Topaketen epaimahaia 3 aktore gazte hauek osatuko dute aurten:
Kimetz Etxabe
Irati Muñoz
Eider Villalba
Epaimahaikide hauen esku izango da Victoria Eugenia Club Aretoko amaiera-ekitaldian banatuko diren sariak erabakitzea. Kategoria bakoitzean (junior eta senior) sari hauek partituko dira:
Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Sari osagarri moduan, irabazle guztiek formakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia.
Sari horiez gainera, talde guztiek jasoko dute dirulaguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko edo bestelako gastuak ordaindu ahal izateko.
Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango zaio. Talde bakoitzak bere obraren kartela ere izango du, taldearen lana sustatzeko baliagarria izan daitekeena.
Sarrerak 3€ kostatuko dira.
Donostia Kulturaren agertokietakoak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia KE). Intxaurrondo KE eta Lugaritz KE) maiatzaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira, bi modu hauetan: