Breadcrumb

BANNER LATERAL CONTACTA TXISTULARIS

Home Txistularis

Txistulari Taldea


Txistuak Euskal Herrian zer-nolako garrantzia duen jakiteko, Txistulari Elkartea ikusi besterik ez dago, ia bi mila kide ditu eta. Euskal kulturak instrumentu horri atera dion eta gaur egun ere ateratzen dion etekina erakusteko erakunderik egokiena Donostiako UDALAREN TXISTULARI BANDA da.

Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ignacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate handiko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin. Eta, horien artean, udal txistulariak besteentzako eredu izan dira: Eusebio Basurko, Isidro Ansorena, Javier Hernández Arsuaga, Jose Ignazio Ansorena.