Ogi-apurra

Banner lateral Calendario escolar

BANNER LATERAL INSTRUMENTOS

BANNER LATERAL DUDASPREGUNTAS

BANNER LATERAL PRECIOS PUBLICOS

Izen ematea 2022-23

2022-23 ikasturterako izen ematea


2022-23 ikasturterako plaza hutsak

  • Eskolan sartzeko ohiko prozesua maiatzean egiten da, baina prozesuaren ondoren, itxaron zerrendarik gabeko plazak webgunean eskaintzen dira.

  • Plazaren ezaugarriak (adina, maila) betetzen dituen lehenengo eskatzaileak, zuzenean matrikulatzeko aukera izango du, zozketarik gabe

IZENA EMAN HEMEN

 

Jarraibideak

  • Sartu izen-emate orrialdean hemen
  • Zure adina adierazi
  • Sistemak hutsik dauden plazak erakutsiko dizkizu, irakasgai, egoitza eta ordutegiekin.
  • Sistema informatikoak, orduetegiak aukeratzeko hurrenkera bermatzeko, denbora batez blokeatzen du instrumentu eta taldeen izen ematea. Zuk nahi duzun plaza eskuragarri ez badago, badaezpada ere, begiratu beste momentu batean.
  • Aukeratu zuretzat egokia den plaza
  • Sartu zure datu pertsonalak
  • Email bat jasoko duzu, matrikula egiteko jarraibideekin.
  • Emaila jasotzen duzunetik, egun bateko epea izango duzu matrikula onartu eta ordaintzeko. Epe horretan egin ezean, lehentasuna galduko duzu.
  • Ondorengo irakasgaietan, ezinbestekoa da maila proba egitea matrikula onartu aurretik:
    • Dantza Klasikoa 8 urtetik aurrera
    • Harmonia, Moldaketak, Zuzendaritza Praktikak, Inprobisazioaren hastapenak
    • Musika Taldeak (Big Band, Orkestra, Banda, Ensembleak, Ganbera musika, Gitarra orkestra, Comboak...)
    • Kontserbatorioetako maila profesional eta goi mailarako prestakuntza taldeak
  • Zalantzaren bat baduzu, idatzi info@donostiaeskola.eus helbidera.

 

 

2022-23 Prozesuaren egutegia eta dokumentazioa (historikoa)

Maiatzak 16: Izena emateko epea irekitzen da.

Maiatzak 31: Izena emateko azken eguna.

Ekainak 1: Izena emandakoen behin-behineko zerrenda.

Ekainak 7: Zozketa eta behin behineko plazen esleipena.

Ekainak 13: Behin betiko esleipenak.

Ekainaren 14tik 17ra: Matrikulazioa.

Ekainaren 22tik aurrera: Itxaron zerrendaren kudeaketa eta plaza hutsen eskaintza.

 

Ordainketa elektronikoa txartelarekin matrikula onartzeko momentuan. Ordainketa ezinbestekoa da matrikula egiteko.

Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdea)

 

Ordutegiak

BEHEKO ORDUTEGIAK EZ DIRA BEHIN-BETIKOAK:ALDAKETAREN BAT BALEGO, MATRIKULA EGITERAKOAN ESKAINIKO ZAIZKIZUENAK DIRA ZUZENAK