Udalak terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei omenaldia egin die

Oroimenaren monolitoan egindako ekitaldian

 

2026/11/10 argitaratua


Donostiako Udalak omenaldia egin die terrorismoaren eta indarkeriaren biktimei. Ekitaldia Alderdiederren dagoen biktimak omentzeko Oroimena monolitoan izan da.

Bertan, udal korporazioak parte hartu du, Jon Insausti alkatea buru. Minutu batzuk isilean igaro ondoren, lore-eskaintza egin dute, Udal Txistularien bandak lagunduta.