Dbusek hiri garraioko enpresa onenaren saria jaso du
Estatu mailako saria, bidaiariak errepidez garraiatzen dituzten enpresen ibilbidea, kudeaketa eta ekarpena aitortzen dituena
2026/11/10 argitaratua
Dbus 2027ko hiri garraioko operadore onena aukeratu dute Autobuses & Autocares aldizkari espezializatuak antolatutako 'Urteko Enpresak' sarietan. Bidaiariak errepidez garraiatzen dituzten enpresen ibilbidea, kudeaketa eta ekarpena aitortzen dituen Estatu mailako eta sektoreko erreferentziazko saria da, eta saritutako enpresen izen onak eta erakundeetako ordezkarien eta sektoreko erakunde nagusien parte hartzeak hala dela bermatzen dute.
Aitorpen hau, gainera, Donostiako Tranbia Konpainia sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo da.
Dbus, hirugarrenez saritua
Dbusek sari hori jasoko duen hirugarren aldia da, 2007an eta 2015ean lortutako sarien ondoren. Hala, aitorpen hori hirutan jaso duen hiri garraioko enpresa bakarra da, eta horrelakorik lortu duen lehen euskal enpresa.
Hirugarren aitorpen honek
- indartu egiten du Dbusek erreferentziazko operadore gisa sektorean duen posizioa
- bilakatzeko eta etengabeko hobekuntzarako duen gaitasuna balioesten du
- balioesten du zerbitzuaren kalitatearekin, berrikuntza teknologikoarekin eta mugikortasun jasangarriarekin duen konpromisoa
- babes handia ematen dio nola Dbusen ibilbideari, hala Donostiako herritarrei garraio publiko gero eta eraginkorragoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa eskaintzeko egindako lanari