Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sexu eta ugalketa eskubideen defentsa. 2019

Donostiako gizartea, eta batez ere unibertsitateko gazteak, sexu eta ugalketa eskubideen defentsarekiko kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu

Sexu eta ugalketa eskubideen defentsa. 2019 img

Donostiako gizartea, eta batez ere unibertsitateko gazteak, sexu eta ugalketa eskubideen defentsarekiko kontzientziatu, mobilizatu eta inplikatu nahi ditugu, giza garapen sostengagarrirako giltzarri direlakoan.

Hori lortzeko, jarduera hauek antolatuko ditugu:

- Sexualitateari, Generoari eta Garapenari buruzko XX. Ikastaroa egitea, EHUko Erizaintzako Eskolak eta Gipuzkoako Campusak antolatua, unibertsitateko ikasleei sexu eta ugalketa eskubideei buruzko azterketa eta hausnarketa kritikoa egiteko beharrezko analisi tresnak emateko. Ikastaroa bi talderekin egingo da, modu autonomo eta paraleloan, euskaraz eta gaztelaniaz.

- Ikastaroan lau parte hartzaile hautatuko ditugu, bi hilabetez Perun sexu eta ugalketa eskubideak sustatzen praktikak egiteko, Manuela Ramos mugimendu feministarekin.

- Azkenik, Donostiako gazteak sexu eskubideen eta ugalketa eskubideen alde aldarrikapenak ikuspegi global batez egitera mobilizatzeko asmoz, Lilaton 2020 emakumeen lasterketa publikoan emakume korrikalari talde bat mobilizatzea planteatzen dugu.

 

Donostiako Udala: 19.278,57 €
Entitatea:

Medicus Mundi