- Hasiera
- Aktualitatea
- Toledon izandako tren istripuaren biktimen omenezko kontzentrazioa
Toledon izandako tren istripuaren biktimen omenezko kontzentrazioa
Minutu bateko isilunea egingo da gaur, asteazkena, 20:00etan, Alderdi Ederren
2026/10/28 argitaratua
Donostiako Udalak bat egin du EUDELek euskal udalei egindako deialdiarekin, minutu bateko isilunea egiteko Toledoko tren-istripu larriaren biktimen omenez, eta hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea gaur, urriak 28, izango da, 20:00etan, udaletxearen aurrean (Alderdi Eder).
Gainera, Donostiako Udalbatzak minutu bateko isilunea egingo du biharko, urriaren 29rako, 9:30ean, deitutako Osoko Bilkura hasi aurretik.