'Heriotzari bizia ematen' VII Jaialdia ospatuko da Donostian

Heriotzari buruz naturaltasunez hitz egiteko hainbat jarduera egingo dira urriaren 30etik azaroaren 7ra

2026/10/29 argitaratua

“Heriotzari bizia ematen VII Jaialdia: Heriotza garrantsitzua delako” lelopean ospatuko da Donostian hainbat jarduerekin. Elkarrizketa guneak sortu nahi dira, heriotzari buruz eta prozesu horrek dakarrenari buruz, beldurrik gabe hitz egiteko, aske eta eroso sentituz.

Jaialdian hainbat ekitaldi izango dira urriaren 30etik azaroaren 7ra: Death Kafeak, Hil aurretik nahi dut... horma, Aurretiazko Borondateen Dokumentua sinatzeko eta hausnarketarako tallerrak eta Polloe hilerrian omenaldi musikalak.

Isiltasuna afinatzen – Omenaldi musikala
Azaroaren 1ean. 12:00etatik 14:00etara, Polloeko hilerriko zenbait lekutan

“Hil aurretik nahi dut... horma'
Urriaren 30etik azaroaren 1era. Antiguoko tuneleko oinezko pasabidean. Egun osoan.

Death Kafea
Azaroaren 7an Tabakaleran, 11:30etatik 13:00etara bi talde, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Aurretiazko borodanteen dokumentuaz hausnartu eta sinatzeko tailerrak
Taller bakoitzak bi saio izango ditu eta biak burutu behar dira dokumentua sinatu ahal izateko.

  • Gaztelaniazko tailerra: azaroaren 3an eta 24ean izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara Egiako Kultur Etxean.
  • Euskarazko tailerra: azaroaren 6an eta 27an izango dira saioak, 11:00etatik 13:00etara Egiako Kultur Etxean

Jaialdiari buruzko informazio gehiago eta xehetasunak >