Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Donostian aukerak daude #zukerabaki. 2019

Donostian Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea garatzeko hezkuntza proiektua

Donostian aukerak daude #zukerabaki. 2019 img

Donostian Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailea garatzeko hezkuntza proiektu bat dugu hau, genero ikuspegi global eta lokal batean oinarritua. Sareko lana sendotzen jarraitu nahi du proiektuak, talka estrategia sakon batetik, etengabeko berrikuntza bultzatzen duen estrategia batetik.

Aurten hiru gai nagusi ditugu jomugan. (1) Kontsumo Kontziente, Arduratsu eta Eraldatzailearen kontzeptuzko oinarriak definitzea, 4 ardatz hauek abiapuntu: generoa, ingurumena, ekonomia soziala eta solidarioa eta hegoalde ikuspegia. (2) Saretuz mapa eratzen duten merkataritza, zerbitzuak eta erakundeak ahalduntzea eta ikusgarri egitea. (3) Kontsumitzaileentzako komunikazio kanpaina bat abiaraztea, #Zuk Erabaki eslogana erabilita.

Hori guztia, partaidetzako eraikuntza prozesuak, lankidetza taldeak eta hausnarketa-ekintza kolektiboaren bidez eragitea direla bitarte, eta honako tresna hauek lagun: weba, sare sozialak, tresna pedagogikoa eta kale izendegia.

Proiektuan interesa duten eragileek parte hartu dute eta aholkuak eman. Nabarmentzekoak dira hainbat eragile sozial eta instituzionalengandik nahiz bestelako lankiderengandik jasotako 25 abal baino gehiago.

Donostiako Udala: 28.732,27 €
Entitatea:

Saretuz sarea