Urriak 25: zirkulazio etenak lasterketa dela eta

Amara, Erdialdea, Gros eta Antiguatik igaroko da, 09:15-12:30

Igande honetan, urriaren 25ean, Donostiako 15K lasterketa jokatuko da hirian. 

Ordutegiak:

  • 09:30h 5Km lasterketa
  • 09:45h rollerrak 
  • 09:50h mugikortasun murriztua duten pertsonak
  • 10:00h 15Km lasterketa

Hori dela eta, 09:15etik zirkulazio etenak egongo dira probaren amaierara arte 12:30era, gutxi gorabehera.

Lasterketa Madril Etorbidetik aterako da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoak zeharkatu ondoren Anoeta miniestadioan amaituko da. Beraz, lasterketak irauten duen ordutegian auzo horietako trafikoari eragingo dio.

Bide alternatiboak

Trafikoarentzako ordezko bideak eskainiko dira egoiliarrak eta, batez ere, garraio publikoa pasa ahal izateko.


Ibilbidea

Ibilbidea 5 Km (irteera 09:30h): Madril – Pio XII – Antso Jakitunaren etorbidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako noranzkoan) (Km1) – Askatasunaren etorbidea – Easo (kontrako noranzkoan) – Errondo pasealekua (Km3) -  Errondo pasealekua (Km4) - Anoeta pasealekua - Helmuga


Ibilbidea 15 Km (irteera 10:00h): Madril – Pio XII - Antso Jakitunaren hiribidea – Araba parkea – Mendeurrena (trafikoaren kontrako noranzkoan) – Urbieta (trafikoaren kontrako norabidean) - San Martín - Foruen pasealekua (etxeen aldean) – Espainia plaza – Argentina Errepublika – Zurriola zubia (Groserako norabidean) - Zurriola pasealekua – Nafarroa hiribidea (180º-ko bira Pasaia kalea eta Gurutzeren artean) - Nafarroa etorbidea – Zurriola pasealekua – Zurriola zubia – Erregina Erregeordea (Km5) -  Boulevard – Hernani – Andia-Miramar – Askatasunaren hiribidea - Easo – Zubieta – Kontxa pasealekua – Zumalakarregi hiribidea (bi erreiak) – Tolosa hiribidea (bi erreiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea (bi erreiak eta 180º-ko biraketa oinezkoen pasabidean, Ibaeta plazaren aurretik) – Tolosa hiribidea (martxaren noranzkoan dauden errei guztiak) – Europa plaza – Tolosa hiribidea (Km10)– Zumalakarregi etorbidea (bi erreiak) – Satrustegi etorbidea - Kontxako pasealekua – San Martin (autobus-erreia + eskuineko errei arrunta) – Easo (kontrako noranzkoa) – Errondo pasealekua – Errondo pasealekua - Anoeta pasealekua – Helmuga
 

Garraio publikoa

Autobus ibilbide eta geltoki batzuk aldatuko dira:

  • Dbus
    • 09:15etik 12:00etara Dbusen linea hauek doakoak izango dira: 16, 18, 19, 32, 36, 37 eta 46
  • Lurraldebus
  • Ekialdebus

2026/10/22 argitaratua