Ogi-apurra

Berdintasuna sustatuz

 Berdintasuna bultzatuz - fomentando la igualdad

Berdintasun lantaldea

2019an sortu zen Ekialdeko Barrutiko Batzarrean  Berdintasun Lantaldea. Honako kide hauek osatzen dute 

  • Elkartasuna auzo elkartea
  • Oletako auzo elkartea
  • Showtime dantza elkartea
  • Plazandreok elkartea
  • Intxaurrondo Berri emakume elkartea
  • EH Bildu, PSE- EE  eta  EAJ alderdietako ordezkariak
  • Banakako emakumeak.

Ekialdeko Barrutiko errealitateak kontutan harturik, feminismoen eta berdintasunaren inguruko hausnarketak eta ekintzak bultzatzeko helburuarekin sortu zen taldea.

Helburu horri begira, hainbat ekimen jarri ziren martxan:

  • Emakumeen jabekuntza bultzatzeko formazioa nahiz sentsibilizazio jarduerak egitea.
  • Emakumeen ekarpenen aitortza nahiz ikusgarritasuna auzoetan sustatzea.
  • Modu sistematikoan emakumeen beharrak ezagutzeko eta  berdintasunerako neurriak martxan jartzeko diagnostikoa nahiz plana egitea.

Hauek garatzeko Donostiako Berdintasun sailarekin koordinazioa eta lankidetza etengabekoa da.

Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun egoeraren DiagnosiaDiagnostikoa eta Berdintasun Plana

 

'Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoa'   egin zen, honen bidez Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako errealitate eta behar zehatzak aztertzeko. 

Diagnostiko horretan, Donostiako Estrategia Bulegoak bildutako informazioa eta datuak jaso ziren nagusiki, informazio hori eta haren azterketatik ateratako ondorioak ikuspegi feministatik landuz.

 'Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoaren laburpena'

Diagnostikoaren ondorio nagusia izan zen beharrezkoa zela berdintasun-politika egokiak garatzeko ekintza zehatzak jasoko zituen plan bat  egitea.

Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin lankidetzan, lan-tresnak diseinatu ziren eta Planaren egiturari buruzko lehen erabakiak hartu ziren. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-egoeraren diagnostikotik ateratako ondorioetatik abiatuta, planaren lehen zirriborroa egin zen. Ekialde barrutiko emakume eta gizonen berdintasunerako 1. plana

- Zirriborro hori Ekialde Barrutiko Batzarreko Berdintasun Taldearekin kontrastatu zen, Planaren egitura aztertu eta adostuz. Bilera egin ondoren, parte-hartzaileek ekarpenak egin ahal izan zituzten e-mail bidez.
- Ekarpen horiek planean jaso ziren eta berriz ere behin Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin kontrastatu dira Planaren bigarren zirriboro bat eginez.
- Bigarren zirriborroa Ekialdeko Barrutiko Batzarreko Berdintasun Taldearekin kontrastatu zen.

Bilera honetan eginiko ekarpenak sartu ziren eta 2022. urteko otsailean sortu zen Ekialde Barrutiko Berdintasunerako I. Plana.

Diagnostikoa eta Ekialde Barrutiko Plana abiapuntutzat hartuta, Urteko Plan Operatiboa egin zen: honen helburu nagusia da Ekialde Barrutian emakumeen eta gizonen berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko estrategia kudeatzea.

Urteko Plan Operatiboak 2022. urteko bigarren seihilekoa barne hartzen du eta 2023. urte osora luzatzen da; beraz, errealitatean urte eta erdiari dagokion plangintza jasotzen da.  Jarraipen- eta berrikuspen-lanak errazteko, komenigarritzat jo zen plana 3 azpiplanetan banatzea, bakoitza 6 hilabeteko lanari dagokiona.

 

Diagnostikoa eta Berdintasun Plana

Ekialde Barrutiko emakumeentzako jabekuntza eskola kartela

Ekialdeko Barrutiko emakumeei zuzendutako jabekuntza eskola 2020an jarri zen martxan.
Jabekuntza eskola mugimendu feministen aldarrikapen, tesi eta dinamiketan oinarritzen da : emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzen du eskolak, hori emakumeen partehartze erreal bat sortzeko tresna gisa baliatuz eta  eraldaketarako bidea eraikiz.

  • 2020ko otsailean Maitena Monroyk  eskainitako Autodefentsa Feminista ikastaroa antolatu zen Casares-Tomasene kultur etxean. 
  • 2020ko martxoan, Lola Roldanek emandako 'Indarkeria matxistak Greziako artean' hitzaldia antolatu zen Intxaurrondoko Kultur Etxean, Emakumeen XXXII. astearen barruan. 
  • Pandemiaren ondorioz eskola eten egin zen eta, 2021eko maiatzean hasi zen berriz.
  • 2021eko maiatza eta ekaina bitartean, bi ikastaro antolatu ziren, eta Intxaurrondo eta Casares-Tomasene kultur etxeetan egin ziren: Emozio tailerra eta Bilera telematikoak prestatzeko tailerra.

 

Ekialdeko Barrutiko kaleetako emakumeen izenak

 

Ikusi Ekialdeko Barrutiko kaleetako emakumeeen izenen mapa

 

Emakumeen ikusezintasuna hautematen den eremuetako bat espazio publikoa da. Horrek emakumeak aintzat ez hartzea esan nahi du, eta estaltzea emakumeen ekarpenak jendarte parekideago eta bidezkoago baten garapenaren  nahiz aurrerabidearen alde.

 

Hirian emakumeen izenak dituzten kaleak ez dira % 10era iristen, eta, kaleren bat duten gutxi horiei buruz, ez dakigu ez zer ekarpen egin zioten hiriari ez beren ofizioak eta borrokak zeintzuk izan ziren.


Lantaldearen ekimenez, Ekialdeko Barrutian emakumeen izenak dituzten 9 kale dituzten emakumeen biografiak ikusarazi nahi izan dira eta 2021 urtean informaziodun atrilak jarri ziren. Biografia guztiak Podcast batean jaso dira.

Intxaurrondon kale bat duen Dolores Goia irakasleari omenaldia eskaini zitzaion 2021 urtean.​​​​