Donostiako Udalak prestakuntza arautua eta lankidetza poliziala bereizteko beharra azpimarratzen du

Udalak gogoraraten du udaltzaingoen ohiko prestakuntza euskal segurtasun-sistemari dagokiola

2026/11/04 argitaratua

​​​​​Azken egunetan lurraldeko udaltzaingo desberdinek egin dituzten jardueren artean egindako konparazioen aurrean, Donostiako Udalak garrantzitsutzat jotzen du argitzea egoera guztiak ez direla baliokideak.

  • Alde batetik, udaltzaingoen prestakuntza arrunt eta arautuaren eskumena euskal araudiak arautzen du, eta segurtasun publikoaren euskal sistemaren barruan garatzen da, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erreferentziazko erakunde gisa hartuta. Beraz, beste espazio batzuetan edo beste polizia-kidego batzuekin egiteak eskumen hori hausten du.
  • Bestalde, ohikoa da polizia-kidego desberdinetako agenteek batera parte hartzea pertsonen salerosketaren, narkotrafikoaren edo delinkuentzia antolatuaren aurkako borrokari lotutako ikastaro, jardunaldi edo topaketa teknikoetan. Jarduera horien helburua herritarren aldeko segurtasun-erronkak partekatzen dituzten polizien arteko koordinazioa eta informazio-trukea hobetzea da.

Hori dela eta, Udalak uste du ez direla nahastu behar polizia-kidegoen arteko lankidetza puntuala eta agenteen prestakuntza arautua; izan ere, eremu desberdinak dira, helburu desberdinak dituzte eta eskumenak modu desberdinean araututa daude.

Donostiak "euskal poliziaren" eredua defendatzen jarraitzen du, bai eta Euskadin indarrean dagoen eskumen-esparrua errespetatzea eta erakundeen arteko lankidetza ere, herritarren segurtasunaren erronkei erantzun eraginkorra emango zaiela bermatzeko.