Azaroak 3-7: aldizkako trafiko mozketak Andia kalean
Noriaren muntaia lanak egingo dira
Azaroaren 3tik 7ra aldian-aldiko mozketak egingo dira Andia kalean noriaren muntaketa lanak direla eta
- Azaroak 3
- muntaketaren hasiera, Andia kaleko mozketa puntualekin, 07:00etatik 18:00etara. Egoiliarrak aparkalekura sartu ahal izango dira. Bidegorria itxita egongo da
- Azaroak 4 eta 5
- deskarga eta muntaketa lanekin jarraituko dute, Andia kalea 07:00etatik 18:00etara moztuz eta bidegorriaren itxiera mantenduz. Egoiliarrei aparkalekurako sarbidea bermatuko zaie
- Azaroak 6 eta 7
- dekorazio lanak, kartelak jartzea, probak eta ziurtapena, trafikoari eta bidegorriari eragin gabe
- Azaroak 7
- 12:00etan: noriaren irekiera. Noria martxan egongo da urtarrilaren 23ra arte
- Sarreraren prezioa:
- 6€/ tiketa
- 3 €/ tiketa astelehenero, 12/07an izan ezik 12/09ra pasatzen baita, eta 12/21koa 12/22ra
2026/11/03 argitaratua