Breadcrumb

BIT - BANNER EZ HOME

BIT - PROPOSAMENAK IZENBURUA

1. PROPOSAMENAK AURKEZTEA

2023/11/06tik  2023/11/19ra

BIT - PROPOSAMENAK TESTUA

Nork jaso dezake Urrezko Danborra?

Urrezko Danborra pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria

Nork egin ditzake proposamenak?

  • Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek.
  • Donostiako Udalaren Herri Entitateen Erregistroan jasota dauden elkarteek.
  • Udalbatzako alderdi politikoek eta egoitza Donostian duten enpresek.

 

Zer baldintza bete behar ditu hautagaitzak?

  • Pertsona fisikoa izatea
  • Edo pertsona juridikoa izatea

 

* Proposatzaile bakoitzak inprimaki bakarra bete ahal izango du, eta bertan hautagai bakar baten izena idatzi.

Proposamenak egiteko epea itxita dago