18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2025eko urriaren 31n (Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute)
2025eko urriaren 31n Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikustea eta dagokion bozketa burutzea.
36. Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute, eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko dute.