Azaroaren 7an Donostiatruk bigarren eskuko azoka itzuliko da

Tabakaleran, 10etatik 14etara

2026/11/04 argitaratua


Datorren larunbatean, azaroaren 7an, Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Tailerra eta zozketa

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko tailerrak, eta sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira: zehazki, tailer bat egongo da, hondakinez egindako txotxongiloak sortzeko. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Azaroaren 21ean beste azoka bat egingo da

21eko azokan salmenta-postua jarri nahi baduzu, aurrez izena eman beharko duzu udalaren webgunearen bidez. Izena emateko epea azaroaren 14ra arte, larunbata, egongo da irekita (egun hori barne). 

Egutegia 2026 eta online azoka 

Merkatuaren kartela azaroa