Breadcrumb

Eduki publikatzailea

San Pedroko emakume indigenen ahalduntzea. 2019

San Pedroko baserritar jatorriko emakume indigenen ahalduntze pertsonal, familiar, komunitario, politiko eta ekonomikoa sendotzen

San Pedroko emakume indigenen ahalduntzea. 2019 img

Baldintzak, gaitasunak eta tresnak emango dizkio proiektuak San Pedro udalerriko Bartolina Sisa emakumeen mugimendu sozialari, haien eskubideak, genero berdintasuna, parte hartzea eta elikadura burujabetza bultzatzearen bidez beren udalerrian tokiko garapena bultzatzeko.

 

Horretarako, gizarte kontzientzia hobetzen jardungo dute, batez ere, honako hauek direla bide: irratiko prestakuntza eta mezuak; osasunerako nahiz sexu eta ugalketarako eskubideei arreta ematea, eta emakume protagonisten eta haien familien ahalduntze politikoa, eskubide ekonomikoak gauzatzea eta elikadura burujabetza.

Gainera, esperientziak eta jakinduria elkarrekin trukatuko dituzte Donostiako gizarte kolektiboek eta proiektuaren protagonista diren emakumeek.

San Pedro udalerriko Bartolina Sisa deritzon Indigena Jatorrizko Emakume Baserritarren Zentraleko 334 emakume ekoizle dira proiektuaren hartzaileak, batez ere. 5.305 pertsonakoa da proiektuaren subjektu den populazio guztia; horietatik, 2.915 emakumezkoak dira, eta, 2.390, gizonezkoak.

Donostiako Udala: 50.000 €
Entitatea:

Paz y Solidaridad fundazioa