Larratxo parkea

ALTZA
Badge image
Iturria
Badge image
Jolasak
  • Hedadura: 96.158 metro karratu
  • Autobus lineak:
    13
    24
    27
    31
    33
    38
Larratxo parkearen irudia

Eremu berde zabal honek argi bereizitako bi zona ditu. Beheko zonan, bide sigi-sagatsu batek ibar fresko eta laiotz bat inguratzen du. Bertatik errekasto isil bat igarotzen da, eta haren ertzetan ur bazterreko landaredia hazten da, hegazti zaratatsuen eta urtxintxa jostarien bizileku. Bankuz zedarriztatutako xendrak errekaren ibilgua gainditzen du ekialdeko inspirazioa ageri duten egurrezko zubien bidez.

Haren alboan, garo zuhaitzak hazten dira. Aitzitik, goialdean makurdura leuneko zelai eguzkitsua da. Bertan zume negarti eder bat nabarmentzen da, sagasti zahar baten zaindari ilauna. Parean lau terraza eraiki dira, malkarra aprobetxatuz.

Horietan haurrentzako jolasak eta ariketa fisikoa egiteko espazioak ipini dira, ezpondak tobogan eta rokodromoekin gaindituz. Parkearen gailurrean, Lau Haizeta erretegitik oso gertu, lore mardulak aurki daitezke, osaera estetiko batean antolatuta, non landare bizi, zukutsu eta lurrintsuak konbinatzen diren.

Donostiako parke eta lorategietako ordutegi orokorrei buruzko gomendioak eta informazioa
Donostiako parke eta lorategietan biodibertsitatea sustatzeko gida
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin