Breadcrumb

Miramon parkea

Miramon parkea

Parque miramon

Kokalekua

  • Aiete

Begiratu batean

Azalera: 628.258 metro koadro

Autobus lineak: 28 31 35

Ezagutu parkea

Ametzagainarekin batera, Donostiako parke zabalena da. Hiru ibarrek osatzen dute, iparretik hegora orientatuak, eta horietatik errekasto txikiak igarotzen dira.

Horien artean, mendebaldeen dagoena da paseorako ondoen prestatua dagoena, izan ere, bide sare bat eta txoko ezberdinekin gozatzeko aukera ematen duen pasabide garai bat ditu, betiere, Arbideko Dorreen begirada dotorearen mende.

Modu erosoan aire zabaleko anfiteatrora iritsi, erabilera kulturaletarako diseinatua, XVII. mendearen bigarren erdialdean eraikitako Katxola baserri-dolareko sagasti autoktonoetako landaketen artetik ibili edo erreka bazterreko landaredia osatzen duten haltzadi, lizar, erramu eta astigarren basarte trinkoaren freskotasunak limur zaintzan utz daiteke.

Dena den, bisitaz gozatu ahal izateko, onena iturburutik, estratu geologikoetako kokaera bertikal bitxiak eratutako ur-jauzi mailakatutik, bidaia abiatzen duen Pakeako erreka kantariari jarraitzea izango da, Erramuneneko harizti hostotsura iritsi arte, bertan desagertzen baita erreka.
 

Parque miramon

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Iturria
Jolastokia

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago