Frantzia pasealekua

EGIA
GROS
PASEALEKUA
Badge image
Eraikuntzak
Badge image
Iturria
  • Hedadura: 3.000 metro karratu
  • Autobus lineak:
    8
    9
    14
    17
    24
Frantzia pasealekuko lore bat

Urumea ibaiaren ondoan iragaten den pasealeku erromantiko hau Maria Kristina eta Santa Katalina zubien artean dago. Izugarrizko gozamena da pasealeku horretan, palmondo eta beste zenbait zuhaiztiren artean, oinez nahiz bidegorrian zehar bizikletaz ibiltzea, ibaiari Bizkaiko Golkoan itsasoratzera doala beha. Era berean, ohikoa da ibaian traineruak entrenatzen ikustea.

Gomendagarria da Frantzia pasealekuan zehar zoazela geldialdi bat egitea, Wallace iturri zuriak eta ondo zaindutako berdeguneak ikusteko, bai eta jauregi itxurako zazpi etxe handien fatxadak ere. Etxe horiek 1926tik aurrera egin zituzten, eta ibaiaren ibilbideanren parean lerrokatuta daude.

Donostiako parke eta lorategietako ordutegi orokorrei buruzko gomendioak eta informazioa
Donostiako parke eta lorategietan biodibertsitatea sustatzeko gida
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin