Urriak 1etik: igogailu, eskailera eta arrapalen ordutegia
07:00etatik 23:00etara egongo dira martxan
Urriaren 1etik aurrera, hiriko igogailuen, eskaileren eta arrapala mekanikoen neguko ordutegia berrezarriko da eta 07:00etatik 23:00etara egongo dira martxan udaldia amaituta.
Udako hilabeteetan, Udalak ohiko ordutegia 00:00ak arte luzatu zuen lehen aldiz. Halaber, Aste Nagusian zerbitzua goizaldeko 01:00ak arte eman zen. Uda honetan ordutegi zabalagoarekin izandako esperientzia aztertzen jarraituko da, herritarren erabileren eta beharren arabera, zerbitzu horien funtzionamenduan egin daitezkeen doikuntzak baloratzeko.
2026/09/30 argitaratua