Alderdieder Lorategiak

ERDIALDEA
Badge image
Eraikuntzak
Badge image
Aintzira
Badge image
Iturria
Badge image
Ikuspegia
Badge image
Komunak
Badge image
Jolasak
  • Hedadura: 6.584 metro karratu
  • Autobus lineak:
    5
    8
    9
    13
    16
    25
    26
    28
    29
Alderdi ederreko argazki bat

Donostiako estanparik tipikoena izango da, seguruenera, Udaletxearen eta Kontxako badiaren aurrean den hau.

Pierre Ducassek 1885ean diseinatutakoa den arren, Donostian diren lorategi historikoetan aldaketarik gehien izan duenetako bat da. Gaur egun lorategi angeluzuzenetan eta lore-multzo ikusgarriz jositako parterre geometrikoetan antolatuta dago, eta gozatzeko gonbit egiten du, ondo egin ere. Bestalde, Palmondo kanariar jori askoak ere badiren arren, milazkak dira hango zuhaitzik berezienak, haien enbor bihurritu, adar malgu eta kolore arrosa argiko loreekin.

Jendeak “tamarindoak” esaten die, baina ez daukate batere zerikusirik Afrika erdialdeko zuhaitz harekin. Ekaitzaren kontra gogorrak zirelako sartu zituzten, eta hiriaren ikur bihurtuta ditugu orain.

Alderdi Ederrek badu pergola gune lasai bat ere. Azulejuzko urmael iturriduna, Jose Maria Salaberria idazlearen bustoa eta lehoi eskultura batzuek daude han. Lehoiak urmaela zaintzen ari direla ematen du. Eta haurrentzako jolastokiaren ondoan den zaldiko-maldiko erromantikoak, berriz, belle époque garaiko oroitzapenak dakarzkigu.

Donostiako parke eta lorategietako ordutegi orokorrei buruzko gomendioak eta informazioa
Donostiako parke eta lorategietan biodibertsitatea sustatzeko gida
Lortu "Donostiako Berdea" liburua parke hauen guztien xehetasunekin eta Donostian egin ditzaketen ibilbideekin