Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Uztailaren 19an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, uztailaren 19an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Abuztuan ez da azokarik egongo, eta hurrengo merkatua irailaren 13an egingo da.

Tailerra eta otordu baten zozketa

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egiten dira. Eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.

Merkatuari buruzko informazio gehiago

Uztaileko merkatuaren kartela