Eragozpenak trafikoan txirrindularitza proba dela eta

Maiatzaren 31n 10:00etatik 14:00etara

Datorren igandean, maiatzaren 31n, ‘Gipuzkoa Klasikoa’ bizikleta lasterketa egingo da. Irteera 10:20an izango da Egia auzotik eta Martutenetik Astigarragarantz joango da. Amaiera 13:30ak aldera izango da Egian.

Txirrindulariek hainbat itzulera egingo dituzte. Hori dela eta, aldizkako mozketak egingo dira, batez ere, Egian, Loiolan eta Martutenen.

Ibilgailuentzako trafiko-mozketak

    • San Kristobal kalea eta Tejeria kalea: 07:00-15:00
    • Karmengo Amaren kalea: 09:30-10:30; 11:00-11:20; 11:55-12:15; 12:35-13:35 (desbideraketa Jaialaitik)
    • Iruresoro pasaia (Ametzagaña eta Karmengo Amaren artean): 07:00-15:00
    • Egia kalea (Cristina Enea parketik): 12:35-13:30 (desbideraketa Aldakoeneatik)
    • Ur-Zaleak pasaia: 07:00-15:00

 

Garraio publikoa

Hainbat lineetan aldaketak egongo dira: Dbus, Lurraldebus

 

Lasterketaren ibilbidea:

1. itzulia (irteera 10:20an): Karmengo Ama (neutralizatua) – Egia -  Astiñene Zubia – Lorategi Hiria - Loiola zeharbidea – Kuartelak biribilgunea - Aintzieta pasealekua -  Martutene zubia – Okendotegi bidea,... udalerriaren irteera

2. itzulia (udalerrira sarrera, 11:00etan gutxi gorabehera): Okendotegi bidea – Martuteneko geralekua - Aintzieta -  Loiola zeharbidea - Lorategi Hiria - Ur–Kirolak-eko biribilgunea - Astiñene zubia - Egia – Karmengo Andre Mariaren Kalea – Iruresoro Psia. - Ametzagaña - Gabriel Aresti - Beharko biribilgunea - Otxoki - Garbera biribilgunea- Ubegi - 27 poligonoaren  biribilgunea -  Martutene pasealekua – Okendotegi bidea,... udalerriaren irteera

3. itzulia (udalerrira sarrera, 12:00etan gutxi gorabehera): Okendotegi bidea -  Martutene pasealekua – Aintzieta – Loiola zeharbidea– Lorategi Hiria - Ur–Kirolak-eko biribilgunea – Astiñene – Egia - Ametzagaña – Gabriel Aresti – Beharko biribilgunea – Garbera biribilgunea – Ubegi - 27 poligonoaren  biribilgunea - Kartzela – Martutene zubia - Okendotegi... udalerriaren irteera

4. itzulia (udalerrira sarrera, 12:50ean gutxi gorabehera): Okendotegi bidea -  Basozabal bidea – Goiaztxiki bidea - Barkaiztegi bidea - Martuteneko geralekuko zubi jasoa – Martutene pasealekua – Aintzieta pasealekua – Loiola zeharbidea – Lorategi Hiria – Ur-Kirolak-eko biribilgunea – Astiñene – Egia – Karmengo Andre Mariaren kalea, 21 (Helmuga)

Ibilbidea orduka >

2026/05/28 argitaratua