Bainu seguru baterako gomendioak
Zainpeko bainu denboraldia ekainaren 1ean hasiko da
Donostiako hondartzetako bainu-denboraldia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da. Epe horretan, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak egongo dira aktibo.
Bainu-denboralditik kanpo edo Salbamendu eta Sorospen zerbitzuetarako ezarritako ordutegitik kanpo bainatu nahi duten pertsonek beren erantzukizunpean bainatuko dira, eta arreta berezia jarri beharko dute.
Gomendioak
Uretara sartu aurretik
- Kontsulta ezazu itsasoaren egoera: begiratu olatuak, korronteak eta mareak.
- Saihestu bakarrik bainatzea: beti da seguruagoa lagunduta joatea.
- Hondartzaren ezaugarriak ezagutu:
- Egiaztatu marea: itsasgorarekin harea-espazio gutxiago eta sakonera azkarragoa dago.
Aurkitu arrisku potentzialak
- Itzulera-korronteak (erresaka) Itsaso barrura eraman zaitzakete.
- Ur-hausle bertikaleko olatuak ertzean: Oso arriskutsuak uretara sartzean edo uretatik irtetean.
- Marea-aldaketak: Sakontasuna eta korronteak azkar aldatzen dituzte.
- Itsas fauna: Marmokak, karabela portugesak edo mikroalgak > informa zaitez bainatu aurretik.
Noiz EZ bainatu
- Itsasoaren egoera txarra den edo segurtasunari buruzko zalantzak dauden.
- Alkohola, drogak edo janari oparoak kontsumitu ondoren.
- Ekaitzarekin, haize zakarrarekin edo eguraldiaren bat-bateko aldaketekin.
- Ezin baduzu argi eta garbi identifikatu eremu seguru bat.
Bainuan zehar
- Ez urrundu ertzetik.
- Ez zaitez buruz murgildu: Lesioak izateko arrisku handia dago, konprobatu beti sakonera.
- Mantendu zaitez arroketatik eta kai-muturretatik urrun.
- Arreta handiz ibili behar da uretan sartzerakoan eta irteterakoan.
Korronteak itsaso barrura eramaten bazaitu:
- Lasai egon eta ez egin igeri korrontearen kontra (agortu egingo zaizu). Utzi leku lasaiago batera eramaten.
- Paraleloan igeri egin edo itzultzeko olatuak dituzten eremuak bilatu. Erabili olatuak zure alde itsasertzera itzultzeko.
- Beharrezkoa bada: Ahoz gora flotatu du eta jaguntza eskatu besoak altxatuz.
Uraren sarrera eta irteera
- Korrontearen indarra ebaluatu sartu aurretik.
- Kontuz ibili: Olatu gogorrak daude itsasertzean eta desnibelak aurkitu ditzakezu
- Honelako egoerak saihestu: Ondarreta eta Kontxa arteko pasabidea, itsasgorarekin edo olatuekin.
Autobabeserako neurriak
- Ez igeri egin distantzia luzeetan bakarrik.
- Ohiko gunetik haratago igeri egiten baduzu, egin zaitez ikusgai (txano deigarria edo buia) eta jakinarazi norbaiti baldintza ez hain seguruetan bainatuko zarela.
2026/05/26 argitaratua