Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Uztaileko Artikutza bisita gidatuak

Bisita batean autobus zuzen bat aterako da Donostiatik

Uztailean bi bisita gidatu antolatuta daude Artikutzan. 

  • Uztailaren 13an, Ugaldeko presa. Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara, eta funtzio horrekin lotutako zenbait instalazio ikusiko ditugu.
  • Uztailaren 20an, autobus zuzena Donostia - Artikutza. Txango honetan Artikutza ezagutzeko aukera eskaini nahi diegu autorik ez duten pertsonei eta, horretarako, Donostia - Artikutza - Donostia ibilbidea egingo duen autobusa jarriko da bertara joan nahi dutenen eskura. Behin Artikutzako herrixkara iritsita, ibilaldi erraz eta laburra egingo dugu, lekuaren historia eta babesa eragin duten elementu natural garrantzitsuenak ezagutarazteko.

Informazio gehiago eta izen-ematea