Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Irailaren 13an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka

Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, irailaren 13an, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.

Donostiatruk online

Donostiatrukek sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko eta landareak dohaintzan eskaintzeko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jarri, objektuak saltzeko. 

Bestalde, behar ez dituzun objektuak musu-truk eman nahi badituzu, honako web orri hau erabil dezakezu:  nolotiro.org
Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas...

2025/09/10ean argiraratua