Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Artikutzako irteera gidatuak irailaren 14an eta 28an egingo dira

Elizmendiko bidea eta presaren barrualdea ezagutuko ditugu

Irailean bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Irailaren 14an, Eskas - Artikutza Elizmendiko bidetik. Txango honetan Eskasetik Artikutzarako bidea egingo dugu bakarrik, maldan behera; izan ere, bidea hasi aurretik, zenbait auto herrian utziko ditugu, gero abiapuntura itzuli ahal izateko.
  • Irailaren 28an, bestalde, Enobietako presan barneratuko gara. Presa zeharkatzen duten galerietan sartuko gara, eta makina-gela zaharra ikusiko dugu. Galeria horietan hainbat saguzar espeziek babeslekua aurkitzen dute, eta kontuan hartu beharko dira etorkizunean presaren eraisteko lanak egiten direnean.

Informazio gehiago eta izena ematea