Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Ekainaren 21ean itzuliko da Donostiatruk bigarren eskuko azoka
Tabakaleran egingo da, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egiten dira: oraingo honetan, hondakinen prebentzioa sustatzeko tailer bat. Eta erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Donostiatruk online
Merkatuak sarean bertsioa du, norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko eta landareak dohaintzan eskaintzeko. Beraz, nahi baduzu bertan iragarkia jar dezakezu objektuak saltzeko.