Breadcrumb

Aiete parkea

Aiete parkea

Aiete

Kokalekua

  • Aiete

Begiratu batean

Azalera: 80.777 metro koadro

Ordutegia: 8:00 - 21:00

Autobus lineak: 24 19 23 27 31 32 35 36

Ezagutu parkea

Hiriko zona garaietako batean kokatuta, Aieteko jauregiaren inguruko lorategietan guztiak edertasun natural barea inspiratzen du. Hiriko beste parke historiko batzuk bezalaxe, hau ere Pierre Ducassek diseinatu zuen XIX. mendearen amaieran, kasu honetan, Baileneko Dukeen enkarguz.

Eremuan zuhaitz bilduma aberasgarria dago ikusgai, ehun espezie eta barietate ezberdin baino gehiagorekin, horietako zenbait egiaz bitxiak. Goialdean urmaela dago, non beltxargek dotoreziaz egiten baitute igeri dortokek eguzkipean lo kuluxka egiten duten bitartean.

Bertatik errekasto bat sortzen da haitzulo artifizialaren gainean turrusta bilakatzen dena, eta ibar batetik beherantz jarraitzen du, ur bilduak eta ur-jauzi txikiak eratuz. Lorategiek inspirazio erromantikoa ageri dute argi eta garbi, eta larreen artean sakabanatutako lore multzoz horniturik daude, bizitzaren ikuskeran esertzeko aproposak.

Onibarrean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea hartzen duen jauregi neoklasikoa ez ezik, kultura erabilerara bideratutako beste hainbat eraikin daude.

Aiete

Parkeko ekipamenduak

Erainkuntzak
Aintzira
Iturria
Ikuspegia
Komunak
Jolastokia

Mas informaciĆ³n

Parke eta lorategiei buruzko informazio gehiago