Ehorzketak, errausketak eta beilak

Sartu lurperatzeak eta ehorzketak eskatzeko izapidera
Sartu errausketak eskatzeko izapidera
Sartu Altzako hilerriko beilategia erabiltzeko izapidera
Sartu hileta zibilak egiteko espazioa erreserbatzeko izapidera
Sartu doluminak online emateko izapidera

Intereseko informazioa

Zerbitzuak

Polloen udal hilerri eta errausketa-zerbitzu guztiak kudeatzen ditugu: ehorzketak, errausketa-zerbitzuak, hilobien garbiketa eta marmolezko lanak.

Ehorzketak

Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietan ehorzketa edo lurperatzeak egiten ditugu.


Ehorzketa bat eskatzeko, gure bulegoekin harremanetan jarri behar duzu 24 ordu lehenago, ordua eta eguna finkatu ahal izateko. Normalean, zerbitzu horretaz arduratzen den hileta-enpresak kudeatzen du hori.

Hilobi motak

Ehorzketa motaren arabera, hauek aukeratu daitezke:

  • Gorpuen ehorzketa:
    • panteoiak
    • kaperak
    • horma-hilobiak: Polloe hilerrian bakarrik
    • hobi-lurra: lurrean egiten den ehorzketa, Altza eta Igeldoko hilerrietan bakarrik egiten da
  • Errautsen ehorzketa: errautsontzietan edo kolunbarioetan egiten da, bi kasuetan gehienez 2 kutxatila sartuz

Polloek errautsontzi salmenta zerbitzua du.
Prezioak gure bulegoetan daude eskuragarri.

Ehorzketa egiteko prozedura 

  • Familiaren panteoia:
    • panteoia ehorzketa egiteko irekitzea:
      • izapide hori Polloe-ko gure bulegoetan egin behar da ehorzketa baino lehen
      • panteoiaren titularrek bakarrik dute norbait hildakoan hura irekitzeko eskubidea, norbait hiltzen denean
      • hildakoa titularra bada, edozein senide edo hurbilekok sina dezake eskaera
    • izapide horren bidez, panteoia baimenik gabe ez irekitzea bermatzen da
    • horrez gainera, inskripzioa baimentzeko dokumentua sinatzen da

Oharra: ehorzketa egiteko baimena duten familiako hilobi-titularrak nortzuk diren egiaztatzeko, galdetu Polloeko bulegoetan

  • Horma-hilobia edo hobi arrunta:
    • aldi baterako erabilerako hilobi batean egiten den ehorzketa da
    • ehorzketa egin ondoren, ardura hartzen duen pertsonak dagokion dokumentua sinatu beharko du
    • dokumentu hori funtsezkoa da gorpuzkiak eskatzeko edo emakida luzatzeko epea amaitzen denean (gaur egun 8 urte)

Hilobian egoteko denbora 

Egoteko denboraren arabera, ehorzketak honela banatzen dira:

  • iraupen mugagabeko ehorzketak: panteoietan edo kaperetan egiten direnak
  • iraupen mugatuko ehorzketak: aldi baterako erabilerako hilobietan egiten direnak, 8 urteko iraupenarekin. Iraupen hori luzagarria da. Mota hauetako hilobiak dira:
    • horma-hilobiak
    • hobiak
    • errautsontzi-tokiak

Horma-hilobiei buruzko oharra:

Lurpeko horma-hilobietara sarbidea mugatuta dago lan-eremuak direlako eta ez dutelako jendearentzako sarbide-baldintzarik betetzen. Hilarriak kanpoaldean daude, hildako pertsonarengandik hurbil, hura gogoratu ahal izateko. Egun jakinetan irekita egon daitezkeen arren, normalean ez dago baimenduta horma-hilobiak dauden tokira sartzea.

Polloe hilerrian bertan errausketa-labe bat dugu. 

Leku horrek agurtzeko areto bat du, non, errausketa egin aurretik, hildako pertsonari azken agurra emateko ekitaldi labur bat egiten den. 

Errausketa bat eskatzeko, gure bulegoekin harremanetan jarri behar da 24 ordu lehenago ordua eta eguna finkatu ahal izateko. Normalean, zerbitzuaz arduratzen den hileta-enpresak kudeatzen du hori. 

Errausketa motak: 

  • gorpua 
  • gorpu-hondarrak : heriotzatik 5 urte edo gehiago igaro ondoren erraustutakoak 

Errausketa egin ondoren, errautsak familiari ematen zaizkio kutxatila batean. 

Aukera ezberdinen artean, kutxatila Polloeko errautsontzian 8 urtez gordetzeko aukera dago, eta epe hori luzagarria da. 

Zer da gorpuaren errausketa? 

Errausketa gorpua lurperatzearen ordez dagoen beste aukera da. Hildako pertsona hilkutxa barruan errausketa-labera sartzen da, errauts bihurtzeko. Errausketak gutxi gorabehera 2 ordu irauten du, eta errautsak kutxatila batean ematen zaizkio familiari. 

Polloek kutxatilen salmenta zerbitzua du. Eskuragarri dauden modeloak galerian kontsultatu daitezke eta prezioak gure bulegoetan edo 943 483 540 telefonora deituz. 

Polloen beilatokia dugu Altzako hilerrian, senide eta lagunek hildako pertsonarekin egoteko eta agur egokia emateko prestatua, errausketa edo ehorzketa egin arte.

Beilatokia eskatzeko, gure bulegoekin harremanetan jarri behar da 24 ordu lehenago, ordua eta eguna zehazteko. Normalean, hileta-zerbitzuaz arduratzen den hileta zerbitzuak egiten du kudeaketa hori.

Kontsulta guztiak gure bulegoetan egiten dira, Polloeko hilerrian bertan dagoen eraikinean, edo 943 483 540 telefonoan. Kontsulten artean, asko gai hauei buruzkoak izaten dira: 

  • panteoiak 

  • hilobiak 

  • horma-hilobiak 

  • kolunbarioak 

  • titulartasunaren izapideak 

  • ehorzketak 

  • gorpuak hilobitik ateratzea 

  • garbiketak 

Polloen, lurperatzeak eta errausketak egiteaz gain, hilobiekin lotutako hainbat izapide ere egiten ditugu:

Lekualdatzeak

Hilobi bateko gorpuzkiak hilerriaren barruan beste hilobi batera eramatea, errausketa-labera edo familiei ematea da, beste hilerri batera eramateko. 

Lekualdatzeak 2 arrazoirengatik gertatzen dira: 

  • aldi baterako hilobietan (hautsontziak, horma-hilobiak eta hobiak) egoteko epea agortu delako, titularrak ez duenean hilobi horretan egoteko denbora luzatu nahi eta familiarteko pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu nahi dituenean 

  • kaperen eta panteoien kasuan, titularrek eskatuta 

Murrizketak

Hilobian dauden gorpuzkiak murriztea da, tokia egiteko eta hilobi horretan etorkizunean beste gorpu batzuk ehortzi ahal izateko. 

Gorpuzkiak hilobian bertan gordetzen dira, poltsa batean edo gorpuzkientzako hilkutxa batean, ohikoa baino txikiagoa den batean. Prezioak aldatu egiten dira murriztu beharreko gorpuzki kopuruaren arabera. 

Ez da komeni murrizketa egiteko zain egotea etorkizuneko ehorzketetarako leku gutxi dagoela ikusten bada; izan ere, osasun-arauengatik, panteoi batean ehortzitako gorpuak ezin dira ukitu ehortzi direnetik 5 urte igaro arte. 

Gorpuak hilobitik ateratzea

Gorpuzkiak hilobitik ateratzea da, normalean baimendutako langileek gero aztertu ahal izateko. 

Hilobitik gorpua ateratzea, oro har, lekualdatzeetan egiten den lanaren zati bat da; hala ere, epaile baten aginduz ere egin daiteke, edo titular batek eskatuta, aurrez osasun-alorreko baimena lortuta. 

Hilobi baten titularra hiltzen denean, oinordekoek eskubidea dute titulartasun hori eguneratzeko. Etorkizunean hilobia erabili nahi bada, izapide hori nahitaez egin behar da. Gure deskargen atalean eskura dezakezu eskabidea egiteko dokumentua, eta bertan duzu beharrezko informazio guztia. 

Polloek kudeatzen dituen hilerrietan hainbat panteoi mota ditugu, iraupen hauetarako: 

  • 25 urte 

  • 35 urte 

  • 49 urte 

  • 75 urte 

Aukera guztiak luzatu daitezke eta ordaintzeko erraztasunak ematen ditugu. 

Panteoi motak: 

  • bakuna: hilerrietan ohikoena. Hilkutxa bat baino zertxobait handiagoa den hilobia da, eta bertan, bata bestearen gainean, 4-5 hilkutxa sartzen dira gutxi gorabehera. Hala ere, murrizketak egin daitezke hilkutxa gehiago sartu ahal izateko 

  • bikoitza: gutxi gorabehera bi hilkutxek beteko luketen azalera duten hilobiak dira. Panteoi bakun batean sartzen diren hilkutxen bikoitza sartzen dira, eta murrizketa berdinak egin daitezke toki gehiago egiteko 

  • hirukoitza: bakuna baino hiru aldiz azalera handiagoa duten hilobiak dira, eta panteoi bakun batean baino hiru aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira 

  • laukoitza: bakuna baino lau aldiz azalera handiagoa duten hilobiak dira, eta panteoi bakun batean baino lau aldiz hilkutxa gehiago sartzen dira

Sartu ordainagiriak ordaintzeko izapidera.

Polloek errauts-ontzien salmenta zerbitzua eskaintzen du.

Eskuragarri dauden modeloak eta prezioak kontsultatu gure bulegoetan edo 943 483 540 telefonora deituz.

Erlazionatutako dokumentuak