Gardentasun atala

Gardentasun atariak herritarrentzat interesa duen udalen kudeaketari buruzko informazioa eskaintzen du, modu argi eta irisgarrian.

Gardentasun indizeak

Gardentasun indizeak udaletik argitaratzen dugun informazioaren irisgarritasuna eta kalitatea ebaluatzeko erabiltzen ditugun adierazleak dira.

Gure kudeaketaren argitasuna hobetzen laguntzen digute, baita herritarren jarraipena eta parte-hartzea errazten ere.

Kontratuak, hitzarmenak eta diru-laguntzak

Sartu diru-laguntzak, hitzarmenak, udal-langileak eta udal-kudeaketarako kontratu guztietako informazioara.

Gainera, kontsultatu gobernu-organoen eta administrazio lokaleko aholkularitza-organoen datuak.

Informazio publikoa eskuratzea

Pertsona fisiko edo juridiko orok eskubidea du Donostia / San Sebastiango Udalak bere funtzioak betetzeko prestatu edo eskuratutako informaziora sartzeko.

Ezagutu informazio guztia eta behar dituzun datuak lortzeko jarraitu beharreko pausoak.

Datu irekiak

Udaletik gure konpromisoa indartzen dugu gardentasunarekin, datu publikoak herritarren esku jarriz.

Datu horiek zerbitzuak, aplikazioak eta ekimen berriak garatzeko erabil daitezke.

Next gunea

Gune honetan, informazioa emango da Donostiako Udalaren iruzurraren aurkako neurrien planari buruz, bai eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik datozen funtsen kudeaketari lotutako beste betebehar batzuei buruz ere, hala nola administrazioen laguntza-deialdiak, Udalak jaso dituen laguntzen ebazpenak, sinatutako hitzarmenak eta beste dokumentu interesgarri batzuk.

Datu pertsonalen tratamendua

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 30. artikuluak, pertsona fisikoen babesari buruzkoak, ezartzen du tratamenduaren arduradun bakoitzak bere erantzukizunpean egindako tratamendu jardueren erregistro bat eramango duela.

Hori dela eta, honako erregistro hauek argitaratzen dira: