Izapideak egiteko laguntza
Izapideei buruzko informazio orokorra
Nola aurkituko dut egin nahi dudan izapidea?
Bi aukera dituzu:
- Izapideen katalogoan bila dezakezu zuzenean, bilatzailea erabiliz.
- Gaiaren arabera antolatutako zerbitzuetan nabigatuz bila dezakezu. Zerbitzu bakoitzean gai horrekin lotutako izapideak aurkituko dituzu.
Gogoratu oso garrantzitsua dela kasu bakoitzari dagokion izapidea erabiltzea. Horrela bakarrik eskuratu daitezke datu guztiak eta beharrezko dokumentazioa. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalinfo gure arreta zerbitzuarekin.
Nola egiazta dezaket izapide hori egin dezakedala?
Izapide bakoitzaren fitxan honako hauei buruzko informazioa aurkituko duzu:
- Izapidea egiteko epea irekita dagoen ala ez.
- Nork eska dezakeen.
- Zer dokumentazio aurkeztu behar duzun.
- Zein kanalen bidez eska dezakezun.
- Prozeduraren urratsak.
- Ebazteko gehieneko epea.
- Izapidetzeko ardura duen erakundea.
Nola jakingo dut tramite hori online egin dezakedan ala ez?
Fitxa bakoitzean izapide hori zein kanaletan egin daitekeen adierazten da. Eskuineko zutabean egiaztatu ahal izango duzu aurrez aurre, telematikoki, telefonoz edo autotramitazio-makinetan egin daitekeen.
Gogoratu izapide bat telematikoki egiteko ziurtagiri digital baliodun bat beharko duzula.
Nola erregistratzen dut dokumentu edo eskaera bat?
Udalari zuzendutako dokumentu edo idazki bat erregistratu aurretik, ziurtatu ez dagoela horretarako izapide espezifikorik. Erabili izapideen katalogoko bilatzailea.
Gogoratu, hasitako espediente bati dokumentazioa erantsi nahi badiozu, izapide hau erabili behar duzula, espediente-zenbakia adierazita:
Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati.
Zure kasua aurreko bi egoera horietako bat ez bada eta Udalari zuzendutako dokumentu edo idazki bat erregistratu nahi baduzu, izapide hau erabili behar duzu:
Erregistro Orokorra: Eskaera, komunikazio edo idazki bat egitea.
Egin dezaket izapide bat beste pertsona baten ordezkari gisa?
Bai, egin dezakezu.
Pertsona baten ordezkaritza beste bati emateko hainbat modu daude. Ordezkaritza puntuala izan daiteke, epe jakin baterako, izapide jakin batzuetarako, etab. Kontsultatu ordezkaritza emateko moduak Ordezkaritzak atalean.
Salbuespen gutxi batzuetan (adibidez, erroldan alta ematea), izapidea norberak egin behar du. Informazio hori izapidearen fitxan aurkituko duzu.
Nola kontsultatu dezaket nire izapideen egoera?
Webgunean, Nire karpeta atalean, Udalarekin egindako edo egiten ari zaren kudeaketa guztien egoera kontsulta dezakezu.
Gogoratu “Nire karpeta”n sartzeko, ezinbestekoa dela ziurtagiri digital batekin identifikatzea.
Nola kontsultatu dezaket udal espediente edo dokumentu bat?
Norberaren espedienteak telematikoki kontsulta daitezke Nire karpeta atalean.
Udalak sortutako dokumentazio guztia Udal Artxiboak gorde eta herritarren esku jartzen du.
Funtsak kontsultatu nahi dituen ororen eskura daude, aldez aurretik eskatuta:
Udal Artxiboa: Dokumentuen sarbidea, kontsulta eta kopia
Kontsulta hirigintzako espedienteei buruzkoa bada, eskaera beste izapide honen bidez egin behar da:
Zein da egun baliogabeen egutegia?
Izapide bakoitzaren epeen iraupena jakiteko, garrantzitsua da kontuan hartzea egun baliodunak edo egutegiko egunak diren.
- Egun baliodunak: urteko egun guztiak dira, larunbatak, igandeak eta jaiegunak izan ezik. Aurten Donostian zer jaiegun ditugun jakiteko, egun baliogabeen egutegia kontsulta dezakezu.
- Egutegiko egunak: egutegiko egun guztiak dira, asteburuak eta jaiegunak barne.
Kontrakoa adierazten ez bada, administrazioan epeak egun baliodunetan zenbatzen dira.
Izapideak aurrez aurre egiteari buruzko informazioa
Zein udal bulegotan egin ditzaket izapideak?
Izapide bakoitzaren fitxan, izapide hori egiteko erabil ditzakezun kanalei buruzko informazioa aurkituko duzu.
Aurrez aurreko kanalari buruzko informazioan, izapide hori zein bulegotan egin dezakezun adierazten da.
Udalinfo herritarren arretarako bulegoetan egin ditzakezu udal izapide gehienak, baina joan aurretik egiaztatzea gomendatzen dizugu. Izapide batzuk arreta espezializatuko bulego batzuetan bakarrik egin ahal izango dituzu.
Beharrezkoa al da aldez aurretik hitzordua eskatzea izapide bat egiteko?
Ez. Ez da nahitaezkoa.
Baina hitzordua eskatzen baduzu, askoz hobeto erantzungo dizugu, eta ez duzu ilararik itxaron beharko. Gainera, hitzordu bat erreserbatzean, zer izapide egin nahi duzun jakin dezakegu, eta, kasu batzuetan, hitzordua aldez aurretik prestatu ahal izateko balio digu.
Gure bulegoak gainezka daudenean, gerta daiteke ordutegiaren barruan ezin erantzutea hitzordurik gabe datozen diren pertsona guztiei. Horregatik guztiagatik, hitzordua aurretik eskatzea gomendatzen dizugu.
Nola identifikatu behar dut neure burua udal bulegoetan?
Gure bulegoetan identifikatzeko, indarrean dagoen nortasun agiri original bat aurkeztu behar duzu:
- NAN
- AIZ
- Pasaportea
Ez da onartzen paperezko kopiarik, ezta euskarri digitaletan ere.
Izapide bat beste pertsona baten izenean egin behar baduzu, ordezkaritza hori frogatu beharko duzu.
Etxebizitzan izena emanda dauden adin nagusiko beste pertsona batzuen datuak jasotzen dituen erroldatze-txartela eskatu behar baduzu, haien baimena eta nortasun-agirien kopiak aurkeztu beharko dituzu (informazio gehiago Errolda atalean).
Zer izapide egin behar dira nahitaez udal bulegoetara joanda?
Udal izapide gehienak online zein aurrez aurre egin daitezke.
Gutxi batzuk bakarrik, beren ezaugarriengatik, udal bulegoetan aurrez aurre egitea ezinbestekoa da.
Izapide bakoitzaren fitxaren eskuineko zutabean aurkituko dituzu izapide hori egiteko bideak. Kasu batzuetan, telefonoz edo autotramitazio-makinetan ere egin daitezke.
Entitateek eta profesionalek aurrez aurre egin al ditzakete beren izapideak?
Ez. Ezin dute.
Izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko betebeharra dute.
Hala ezartzen du urriaren 1ean onetsitako 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.
Beraz, administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta daude:
- a) Pertsona juridikoak.
- b) Nortasun juridikorik gabeko entitateak.
- c) Elkargo bateko kide izatea eskatzen duen lanbide-jardueraren bat egiten dutenak, lanbide-jarduera hori gauzatzean administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Nolanahi ere, talde horren barruan sartuko dira notarioak eta jabetza- eta merkataritza-erregistratzaileak.
- d) Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenek.
- e) Administrazio publikoetako enplegatuak, izaera hori dela-eta haiekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamendu bidez zehazten duen moduan.
Gainera, Donostiako Udalaren administrazio elektronikoari buruzko Erregelamenduak honako hauetara zabaltzen du betebehar hori:
- f) Jarduera ekonomikoak edo profesionalak egiten dituzten pertsona fisikoak, hala nola banako enpresaburuak edo autonomoak.
- g) Hautaketa-prozesuetan parte hartzen duten pertsonak, deialdien oinarri orokorrek hala ezartzen dutenean.
Aldiz, pertsona fisikoek une oro aukera dezakete Udalarekin harremana aurrez aurre edo bitarteko elektronikoen bidez egiten duten.
Online izapideei buruzko informazioa
Nola egin dezaket izapide bat online?
Udal izapide gehienak online egin daitezke. Izapidearen eskuineko zutabean, “Telematikoa” aukera ikusiko duzu, eta, azpian, “Hasi tramitea” botoia.
Aukera hori hartzean, zure ziurtagiri digitalarekin identifikatzeko eskatuko zaizu. Identifikatu ondoren, dagokion formulariora sarbidea izango duzu.
Online izapidetzeak aukera ematen dizu betetzen ari zaren inprimakia zirriborro gisa gordetzeko, aurrerago berreskuratu eta amaitu ahal izateko. Zure datuak eman ahala zirriborro gisa gordetzea gomendatzen dizugu.
Nola identifika naiteke eta izapide bat online sinatu?
Identifikazio digitalerako bitarteko bat behar duzu.
Identifikazio digitalerako bitartekoak nortasun agiri tradizionalen baliokide elektronikoa dira. Gure nortasuna ingurune elektroniko batean egiaztatzeko eta digitalki sinatu ahal izateko balio dute.
Zer bitarteko digital erabil ditzaket online izapideak egiteko?
Kontsultatu Donostiako Udalaren webgunean onartutako ziurtagiri digital guztiak.
Udalak BakQ identifikazio elektronikorako bitartekoa gomendatzen dizu. Euskal administrazioek herritar guztientzat sustatzen duten identifikazio- eta sinadura-bide digitala da.
BAKQ-ek EAEko administrazio guztietan online identifikatzeko balioko dizu, baita beste erakunde batzuetan ere, hala nola Osakidetzan edo Lanbiden.
Beste administrazio batzuetan ere erabil dezakezu BakQ, software arin bat instalatuta.
Nola lor dezaket B@kQ, digitalki identifikatzeko?
Pertsona fisikoek 2 aukera dituzte:
Aurrez aurre: BakQ-ren hainbat eskaera puntutan, hala nola udaletan, aldundietan, KZgunearen zentroetan, Osakidetzan, etab. Baita gure Udalinfo bulegoetan ere.
Online: bideo-identifikazio bidez Izenperen webgunean. Izenpe Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek bultzatutako ziurtapen enpresa da, eta BakQ jaulkitzearen arduraduna da.
Pertsona juridikoek ere lor ditzakete beren ziurtagiri digitalak Izenperen bidez.
Zer tamaina eta formatu izan behar dute dokumentu digitalek?
- Tamaina:
Arau orokor gisa, erantsi beharreko fitxategien gehieneko tamaina 10 MB da. Salbuespen gisa, izapide batzuetan muga handiagoa izan daiteke. Izapide bakoitzean gehieneko tamaina kontsulta dezakezu.
- Fitxategien formatua:
Egoitza elektroniko honek artxibo-formatu hauek onartzen ditu: pdf, doc, docx, odt, jpg, jpeg, xls, xlsx, ods, xml, zip, shp, dwg.
Gogoratu fitxategien izenak ez duela karaktere berezirik izan behar (“(“, “?”, “#”, “@” “/”, etab.). Erabili karaktere alfanumerikoak eta gidoiak espazioen ordez.
Nola kontsultatu dezaket online nire izapideen egoera?
“Nire karpeta” atalean sartuta.
Gogoratu “Nire karpeta”n sartzeko, ezinbestekoa dela digitalki identifikatzea.
“Nire karpeta” atalean, zure izapideen egoera kontsultatzeaz gain, zure ordainagiri eta ziurtagiri guztiak deskargatu ahal izango dituzu, abisuetarako harpidetu, etab.
Nola egiaztatu dezaket dokumentu elektroniko baten benetakotasuna?
Udalaren dokumentu elektroniko baten benetakotasuna egiaztatzeko eta jatorrizkoarekin alderatzeko, sartu egiaztapen elektronikorako kodea dokumentuak egiaztatzeko zerbitzuan.
Egiaztapen elektronikorako kodea (CVE) dokumentuaren eskuineko marjinan aurkituko duzu. 20 karakterek osatzen dute (letrak eta zenbakiak).
Nola jaso ditzaket jakinarazpen elektronikoak?
Udalak jakinarazpen bat bidaltzen dizun bakoitzean abisu bat jasoko duzu zure e-mailean.
“Nire karpeta” atalean sartuz gero, jakinarazpenak onartu eta ireki ahal izango dituzu.
Gogoratu elektronikoki identifikatu beharko duzula, sistemak benetan jakinarazpenaren hartzailea zarela ziurta dezan.
Ordainketei eta isunei buruzko informazioa
Nola ordain ditzaket nire ordainagiriak?
Borondatez ordaintzeko epean:
- Banku kontuan helbideratuta. Helbideratutako ordainagiriak epearen azken egunean kargatzen dira.
- Banku entitate laguntzaileetan: bulegoetan eta kutxazain automatikoetan (barra kodeen irakurgailua erabiliz).
- Internet bidez: online ordainduz.
- Autotramitazio makinetan.
Ordainarazteko epean:
- Banku entitate laguntzaileen bulegoetan
- Udal Zerga Bilketaren bulegoan: banku txartelarekin.
Udalak bidalitako ebazpenen jakinarazpenetan, zerbait ordaintzeko adierazten bada, bertan zehazten da ordaintzeko era.
Eska dezaket nire ordainketak geroratzea edo zatikatzea?
Bai. Zerga zorrak geroratzea zein zatikatzea eska daiteke.
Eskaera izapide honen bidez egin behar da:
Nola ordaindu edo errekurritu dezaket isun bat?
Isuna bide hauetatik ordain dezakezu:
- Online ordainketa
- Bankuen bulegoetan
- Barra-kodeen irakurgailua duten kutxazain automatikoetan.
Trafikoko isunak:
Deskontuei eta epeei buruzko informazio guztia hemen kontsulta dezakezu: Zer egin trafiko isun bat jasotzen badut?
Isunari alegazio bat aurkeztu nahi badiozu, egin kontsulta hemen: Nola aurkez dezaket alegazio edo errekurtso bat?
Nola atera dezaket nire ibilgailua udal gordailutik, garabiak eraman badit?
Garabiak ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik, segurtasun arrazoiengatik edo beste arau hausteren bat egiteagatik erretiratu badu, Udal Gordailura joan behar duzu.
Kontuan izan ibilgailua handik atera ahal izateko, dagokion tasa ordaindu beharko duzula, eta izapidean eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu:
Salaketa, erreklamazio, alegazio, errekurtso eta kexei buruzko informazioa
Nola aurkez dezaket salaketa bat?
Salaketa bat aurkeztu nahi baduzu ebasketagatik, lapurretagatik, kalteengatik, dokumentazioa galtzeagatik, indarkeriazko edo sexu izaerako gertaerengatik edo edozein deliturengatik, Udaltzaingoan aurkez dezakezu.
Salaketa horietako batzuk online egin ditzakezu, baina beste batzuetan Udaltzaingoaren polizia etxera joan beharko duzu:
Salaketak Udaltzaingoan aurkeztea
Beste salaketa zehatzago batzuk izapide hauen bidez aurkez ditzakezu:
Nola aurkez dezaket alegazio edo errekurtso bat?
- Izapide baten aurkako alegazioak edo errekurtsoak:
Izapide bati alegazio edo errekurtso bat aurkeztu nahi badiozu, izapide honen bidez egin dezakezu. Ezinbestekoa da espediente-zenbakia adieraztea:
Erregistro Orokorra: izapide bati alegazioak edo errekurtsoak egitea
- Trafikoko isun bati egindako alegazioak:
Alegazioak aurkez ditzakezu salatutako gertaerekin ados ez bazaude, izapide honen bidez:
Trafikoko isunak: alegazioak aurkeztea
Ibilgailuaren titularra ez bada salatutako gertakarian gidatzen zuen pertsona, gidaria identifika dezakezu arau haustearen erantzule gisa, izapide honen bidez:
Trafiko-isuna: gidaria identifikatzea
- Udalaren plan edo arau bati egindako alegazioak:
Udal arauak egiteko eta izapidetzeko prozesuan parte har dezakezu, zure ekarpenak eta/edo alegazioak izapide honen bidez aurkeztuta:
Udal-planak eta udal-araudia egiteko eta onartzeko ekarpenak eta alegazioak
- Gizalege-espediente bati egindako alegazioak:
Gizalegearen gaineko Ordenantza eta HSBLO (Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa) hausteagatiko espedienteak hasteari buruzko alegazioak aurkez ditzakezu izapide honen bidez:
Nola aurkez dezaket erreklamazio bat?
- Erreklamazio bat aurkez dezakezu zure ondasun edo eskubideetan izandako lesioengatik, betiere horiek zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalaren ondoriozkoak badira, izapide honen bidez:
Udalaren ondare erantzukizunaren ondoriozko kalteen erreklamazioa
- Erreklamazioa aurkez dezakezu auzi ekonomiko-administratiboengatik (zergak, tasak, ordainagiriak, salbuespenak, hobariak, etab.) Auzitegi Ekonomiko Administratiboan (TEAM), izapide honen bidez:
Erreklamazioa Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan
- Erreklamazioa aurkez dezakezu ondasun bat erostean edo zerbitzu bat eman dizutenean zure eskubideak edo interes partikularrak urratzeagatik, izapide honen bidez:
Nola bidaliko dizkiot Udalari nire kexak edo proposamenak?
Zure kexak, proposamenak, abisuak edo kontsultak Udalera bidaltzeko, Herritarren postontziaren zerbitzua erabil dezakezu.
Postontziaren bidez egindako komunikazioak informatzeko baino ez dira, haien ondorioz ez da administrazio espedienterik irekitzen. Beraz, ez da erreklamazioak aurkezteko edo izapideak egiteko bide bat.