Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Gizarte Kontseiluaren saioei buruzko informazioa



Donostiako Hiriko Gizarte Kontseilua aholkularitza-organorik gorena da, eta bere eginkizunak honako hauek dira: informazioa ematea, aztertzea, eztabaidatzea eta udal politikaren ildo nagusiei buruzko aholkuak ematea, gure hiriaren garapen estrategikoari, ekonomikoari, sozialari eta kulturalari eragiten dioten arloetan.
Gizarte Kontseiluak hirian dauden parte hartzeko egitura eta erakunde desberdinak koordinatzeko gune bezala jardungo du, ikuspegi eta interes desberdineko pertsonek Donostiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko konpromisoa hartu eta lan egingo duten sarearen lotune nagusi gisa.


2008an Donostiako Udalak Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoa onartu zuen Toki Administrazioa Eraberritzeko 57/2003 Legearen arabera. Araudiak Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatua sortzea ezartzen du, betiere hiriko Gizarte Kontseiluari lotuta. Gizarte Kontseiluak ordura arte Planaren Batzorde Eragileak betetzen zituen funtzioak hartu zituen bere gain.

Batzorde Delegatuaren funtzioen artean erakunde, gizarte eragile eta eragile ekonomikoen arteko adostasuna bultzatzea dago, betiere Plan Estrategikoak jasotako helburuak betetzea zein hiriarentzat eragile izan daitezkeen proiektu handiak jarraitu eta bultzatzea xede.

2012an Gizarte Kontseiluaren eginkizunen gaineko eztabaida eta hausnarketa prozesu bat jarri zen martxan, 2014an amaitu zena Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketarekin. Aldaketa horri esker, Gizarte Kontseiluak ordezkaritza zabalagoa izatea lortu da, bertan bildutako gizarte arloko eragile kopurua areagotu egin baita. Era berean, Plan Estrategikoaren Batzorde Delegatua Plan Estrategikoaren Lan Batzordeagatik ordezkatu da.



Idazkaritza teknikoa
DONOSTIAKO ESTRATEGIA BULEGOA
Camino kalea 2, behea
20004 Donostia / San Sebastián
T. +34 943 428 086
www.donostiafutura.net

GIZARTE KONTSEILUAREN SAIOAK







BILKUREN HISTORIKOAINFORMAZIOA
2025-12-02: Kontseiluko BilkuraLaburpena
2025-10-09: Batzorde Iraunkorrraren BilkuraLaburpena
2025-03-04: Batzorde Iraunkorrraren BilkuraLaburpena
2025-01-28: Kontseiluko BilkuraLaburpena
2024-12-11: Kontseiluko BilkuraLaburpena
2024-04-16: Kontseiluko BilkuraLaburpena
2024-03-14: Batzorde Iraunkorrraren BilkuraLaburpena
2024-01-23: Batzorde Iraunkorrraren BilkuraLaburpena
2023-11-29: Ordezkarien berritzea eta Saioaren laburpenaLaburpena
2023-11-28: Legegintzaldi Berrriko Lehen SaioaGai Zerrenda
2023-11-22: Hurrengo Bilkuran jorratuko diren gaien laburpenaLaburpena
2023-10-10: Batzorde Iraunkorrraren BilkuraLaburpena