Elkarrizketan eta herritarren konplizitatean oinarritu eta hiri partekatu baten alde lan egitea
Donostia hiri plurala, irekia eta askotarikoa da. Sentsibilitate eta ikuspuntu ugari ditu. Hala, beharrezkoa da herritarren partaidetzarako eta demokrazia etengaberako ekimenak bultzatzea, donostiar guztiak gure hirian eta hiria eraikitzen duten politika eta proiektuetan aintzakotzat hartu eta partaide senti daitezen.

Balio demokratikoekin konprometitzea gure nortasun-ezaugarri nagusietako bat da. Eta hori indartzen jarraituko dugu, giza eskubideak zabaltzeko ekimenen bidez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria defendatuz eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideak urratzen dituzten jarrera homofobo eta transfoboen aurka borroka eginez.

Berdintasunak zeharkako ardatza izan behar du, Udalaren lan-arlo guztiak, udal gobernua eta hiriaren egunerokotasuna alderik alde pasatzen dituena. Hori dela eta, politika publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzea, emakumeentzako kalitatezko enplegu gehiago sortzea eta sexu eta genero indarkeriaren aurka borroka egitea izango dira legegintzaldi honetako lan-eremu nagusiak.

Udal-baliabideen kudeaketa aurreratuaren alde egiten jarraituko dugu; gobernu ona, herritarren parte-hartzea eta pertsonen integrazioa izateko. Eta euskararen normalizazioa bultzatzen jarraituko dugu, kohesiorako eta integrazio sozial eta kulturalerako tresna gisa.

Aurkitu zure intereseko proiektu bat, aplikazioaren eremuaren arabera

Interesatuko zaizu agian