Gure hiriaren etorkizun jasangarria eraikitzea
Donostiak, Euskadik eta Euskadiko gainerako udalerriek bezala, garapen jasangarriaren ikuspegitik heldu behar dio etorkizunari. Horrek lidergo-gaitasuna eskatzen du, eta jasangarritasunaren hiru zutabeetan (ekonomia, ingurumena eta gizarte-politika) oinarritutako estrategia bat aurrera eramatea.

Klima aldaketaren aurkako borrokaren jarduera-ardatz nagusietako bat mugikortasun jasangarria da. Hemendik aurrera ere etengabe ahalegindu behar dugu garraio publikoa sustatzen, ibilgailu pribatuaren erabilera eraginkorragoa eta arrazionalagoa hauspotzen eta mugikortasun elektrikoa bultzatzen. Horrela bakarrik lortuko dugu CO2 emisioak eta kutsadura atmosferikoa murriztea.

TOPOaren pasabide berria martxan jartzeak (geltoki gehiago eta zerbitzu eta maiztasun handiagoak izango ditu) hiriko eta hiriarteko garraio-sarea berrantolatu eta garraiobideen arteko intermodalitatea hobetzeko modua emango digu. Gure helburua da oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen mugikortasun eraginkorra eta iraunkorra lortzea denon artean.

Baina klima aldaketaren aurkako borrokari fronte gehiagotatik ere ekin behar zaio. Gure biodibertsitatea eta Donostiako birika berde handiak kontserbatzeko lan egingo dugu. Era berean, energia-komunitateen bidez energia garbiak sortzearen alde egingo dugu, eta eraikin publikoetan eta etxeetan energia-eraginkortasuna sustatzeko ekimenak jarriko ditugu abian.

Aurkitu zure intereseko proiektu bat, aplikazioaren eremuaren arabera

Interesatuko zaizu agian