Orri honetan podcast eta bideo-elkarrizketa desberdin prestatu dira, hazieran eta hezkuntzan inplikatutako familia eta pertsonei zuzendua. Helburua da haurdunaldiarekin eta 0-5 urte bitarteko hazkuntzarekin lotutako gaiak ezagutaraztea eta horien sentsibilizazioa sustatzea.
Julene Armendariz Ezeiza (pedagoga eta terapeuta perinatala) eta Estitxu Fernandez Maritxalar (psikologa perinatala) adituen laguntza izan nahi izan da, haurren ongizateari eta haren etapa guztiei sakontasunez heltzeko.
Errespetuzko hazkuntzaren eta gurasotasun positiboaren aldeko apustua egiten dugu, eta Donostiako familiei adingabeekin kudeaketa egokia egiten lagunduko dien baliabide eta tresnak eskaini nahi dizkie.
Julene eta Estitxu adituek programaren nondik norakoak azaltzen digute: taldeetan lantzen dituzten edukiak, baloreak eta etapa bakoitza programan nola lantzen dute.
Estitxu Fernandezi egindako elkarrizketa honetan haurdunaldiaren xehetasunez eta erditzearen une bereziaz hitz egiten da.
Kapitulu honetan 0-12 hilabete bitarteko etapak duen berebiziko garrantziaz hitz egiten da
Kapitulu honetan 1-2 urte bitarteko etapan jarri nahi dugu arreta, oso etapa garrantzitsua eta amarekiko lehen banaketak hasten dira.
Etapa honetan haurrak izango dituen aldaketa garrantzitsuenak azaltzen dira.