Itxita dago Morlansko tunela (apirilaren 14tik)

4 hilabetez, oinezkoentzako egokitze-lanak direla eta.

 

Morlansko tunela apirilaren 14tik, eta 4 hilabetez, itxita egongo da Lugaritz eta Morlans arteko pasealekua oinezkoentzat egokitze-lanak direla eta.

Proiektu honek hiri-komunikazioak kohesionatzea ahalbidetuko du, auzoak oinezkoentzako modu irisgarrian lotuz.

Tunelak 4,20 metroko zabalera du guztira eta 1,4 kilometroko luzera. Obrak egungo 2,2 metroko bidegorria mantenduko du, eta oinezkoentzako alboko espaloiak gehituko ditu. Erabiltzaileen arteko bizikidetza bermatzeko, argi eta garbi seinaleztatuko dira bakoitzarentzako espazioak, sinbolo espezifikoak margotuz.

Egingo diren lanak:

  • bidegorria hobetzea
  • drainatze-sistemak, ibilbidean putzurik sor ez dadin
  • tunelaren hormak estaltzen dituen asfaltozko oihala presiozko uraren bidez garbitzea
  • 35 kameraz eta 20 bozgorailuz osatutako segurtasun-sistema bat jartzea, kamera eta bozgorailu horiek tunelaren giltzarritik esekitako erretilu batean jarriko dira eta Udaltzaingoak kontrolatuko ditu
  • bidegorriaren alde banatan espaloi zati bat eraikitzea

Obren ondoren, oinezkoek eta txirrindulariek eremu horretatik igaro ahal izango dira, Morlans eta Antiguo auzoen arteko oinezkoen lotura arinduz.

Jarduerak 377.436 euroko aurrekontua du.

2027(e)ko urtarrilaren 4(a) argitaratua