Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Urtarrilarekin batera Artikutzako bisita gidatuak ere itzuli dira

Urtarrilaren 18an eta 25ean egingo dira

Urtarrilean bi bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Lehenengoa, urtarrilaren 18an: Ugaldeko presa. Artikutza uraren sinonimoa da, eta oraingo honetan uraren hornidurarekin lotutako azpiegitura zaharrenetako bat bisitatzea proposatzen dugu, Donostia urez hornitzen zuen kanala hain zuzen ere.
  • Bigarrena, urtarrilaren 25ean: Bianditzeko gaina eta tunela. Irteera honetan Bianditzeko gainera igoko gara, nondik Euskal Herriko kostaldeko ikuspegi zabala izango dugun, Lapurditik Bizkairaino. Horretaz gain, Artikutza eta Pasaia lotzen zituen trenbidea ezagutuko dugu, Bianditzeko tunela igarota.

Bisita hauetan parte hartzeko interesatuta egonez gero, kontuan hartu aldez aurretik izena eman behar dela.

Informazio gehiago eta izen-ematea

2026/01/12an argitaratuta