Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Otsailean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan
Otsailaren 8an, 15ean eta 22an

Otsailean hiru bisita gidatu antolatuko dira Artikutzan:
- Otsailaren 8an, Urdallue. 6 kilometroko ibilbide honetan zehar Artikutzako basoei, biodibertsitateari eta historiari buruzko azalpenak emango ditugu.
- Otsailaren 15ean, Mintegixar eta Artikutzako trena. 11 kilometroko ibilbide honen berezitasunetako bat Artikutzako basoan dauden haginak (Taxus baccata) ikustea da, gure inguruan espezie urria delako.
- Azken ibilbidea otsailaren 22an egingo da, eta oraingo honetan Ugaldeko presa bisitatuko dugu, eta horren karietara Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara.
Ohikoa den bezala, aldez aurretik izena eman behar da.
Informazio gehiago eta izen-ematea
2026/02/02an argitaratuta