Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hurrengo larunbatean, maiatzak 17, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, goizeko 10etatik arratsaldeko 14etara

Datorren larunbatean, maiatzak 17, Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da, ohiko tokian eta ordutegian: Tabakalera barruko plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko 14etara

Bigarren eskuko merkatuak etxeko objektuei (arropa, liburuak, jostailuak, eta abar) erabilera berri bat eman nahi die, hondakin bilakatzea saihestuta. Horrez gain, objektu horietatik onura ekonomikoren bate lor daiteke, eta modu merkeago batean ere eskuratu ahal dira.

Azokan bertan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira. Horrez gain, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan (Matia kalea 5).

Merkatuaren kartela