Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Apirileko bisita gidatuak Artikutzan

Apirilaren 17an, 20an eta 27an

Apirilean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Apirilaren 17an (osteguna), Enobietako presa eta ibaiaren inguruan. 6 kilometroko ibilbide erraz honetan Enobietako presa zena ezagutuko dugu, eta urtegia kentzearen arrazoiak azaltzeaz gain historian zehar inguruneak izan dituen aldaketak ikusiko ditugu.
  • Apirilaren 20an, Bianditzeko gaina eta tunela. 7 kilometro duen ibilbide honen helburuetako bat izango da Bianditzeko tontorrera igotzea. Hortiz, eta eguraldia lagun, ikuspegi ederra ikusteko aukera izango dugu: iparraldera euskal kostaldea, Lapurditik Bizkaiaraino; hegoaldera Artikutzako basoak eta Nafarroako mendialdea Pirinioetaraino.
  • Azkenik, apirilaren 27an, Urdallue. Irteera honen xedea izango da Artikutzako basoei, biodibertsitateari eta historiari buruzko azalpenak ematea. 

Informazio gehiago eta izen-ematea 

Aldez aurretik izena eman behar da 

2025/04/11n argitaratua